Ferixa Nausikoetako kartel lehiaketaren irabazleak 500 euro eskuratuko ditu

2018ko Ferixa Nausiko jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko deialdia egin du Elorrioko Udalak. Aurten ere, aukeratutako lanaren egileak 500 euroko saria eskuratuko du eta irabazlea herritarren botoekin zein epaimahai teknikoaren erabakiarekin aukeratuko da.

Lehiaketara nahi duten sortzaile guztiek aurkeztu daitezke eta partaide bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu. Kartel bakoitzak 70x50eko neurriak izan behar du eta bertan ‘Ferixa Nausikoak 2017 –Elorrio– irailak 1–9’ testua agertu behar du derrigorrez.

Kartelak luma-paperean zein photoshop programarekin bateragarria den formatu digitalean aurkeztu behar dira.  Lanak Udaletxeko HAZ bulegora eraman behar dira eta entregatzeko epea maiatzaren 31n amaitzen da.

Aurten ere herri epaimahaiak eta epaimahai teknikoak aukeratuko dute lan irabazlea. Aurkeztutako lan guztiak Iturri Kultur Etxeko sarreran egongo dira ikusgai ekainaren 2tik 16ra bitartean eta bertaratzen diren herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Epaimahai teknikoa berriz, Udaleko eta jai batzordeko kideek eta arte grafikoetako profesional batek osatuko dute.

Lehiaketan ez dira onartuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak.

Irabazlearen izena ekainaren 22an emango da ezagutzera.

Informazio gehiago nahi duenak Iturri Kultur Etxeran eskatu dezake edo bertako telefonora deitu (946 032 032) edo e-mailera idatzi (iturri@elorrio.eus).

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar