Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ferixa Nausiko ‘Errezeta onena’ Libe Mimenza elorriarrarena izan da

Ferixa Nausiko ‘Errezeta onena’ Libe Mimenza elorriarrarena izan da

“Errezeta onena” proposamenarekin, Libe Mimenza elorriarra aurtengo Ferixa Nausikoak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea izan da. Irudian barazkiak dira protagonista Elorrioko jaiei izena ematen dioten feria gogora ekarriz. Aurtengo garaileak 500 euroko saria jaso du.

Aurtengo Ferixa Nausikoak iragarriko duen kartela jakinaraztera eman dute udal arduradunek. Bigarren urtez, epaimahaiak jendearen iritzia aldez aurretik jakiteko aukera izan du, euren epaiaren oinarri moduan.

Ana Otadui alkate andrea, Fernando Azkarate eta Idoia Buruaga zinegotziak, Maitane Iribar udaleko berdintasun teknikaria, eta Jose Ramón Lazkano eta Iñaki Larrañaga jaietako batzordearen ordezkari moduan izan dira epaimahaian.

Hauekin batera Sandra Hernández diseinugileak eta Asier Casatañares iazko irabazleak aholkularitzapean jardun dute.
Aurtengo lehiaketan 13 lagun parte hartu dute, eta 17 proposamen aurkeztu dituzte. 

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados