Fede Bosch kataluniarraren kartelak iragarriko du aurtengo Durangoko Azoka

Fede Bosch kataluniarraren kartelak iragarriko du aurtengo Durangoko Azoka

Kataluniatik dator Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioa iragarriko duen kartelaren egilea. Aurten 49 kartel aurkeztu dira lehiaketara eta Fede Bosch diseinatzailearen lana aukeratu du epaimahaiak. Kartelean, disko-jogailu zahar eta liburu baten irudiekin jolastu du egileak, ???azokaren bi elementuen batergarritasuna uztartu nahian???.

Abenduaren 4tik 8ra ospatuko den Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioa iragarriko duen kartela ezagutzera eman du gaur Gerediaga Elkarteak. Bartzelonako Fede Bosch diseinatzailea izan da lehiaketaren irabazlea.

Laugarrenez lehiaketa bidez aukeratu dute Durangoko Azokaren berri emango duen irudia eta aurten 49 lan aurkeztu dira. Gerediaga Elkartetik azpimarratu duten bezala, hautetatik 10 bat kartel Durangaldekoak izan dira.

Halaber, aurtengo edizioaren lehiaketa irabazteagatik, 1.300 euroko saria eskuratu du Bosch-ek. Egileak aurkezpenean adierazi duenez, ???azokaren bi elementuen batergarritasuna uztartu nahi izan ditut, irakurri eta musika entzun biak batera egin daitezkeela erakusteko???.

Izan ere, aurtengo Azoka iragarriko duen kartelean, disko-jogailu zahar baten irudia erabilita, ???tradizio handiko ekimena adierazteko aukera izan dut ere eta disko antzera liburu jarrita poesia bisual txikia lortu nahi izan dut???, azpimarratu du egileak.

 

Tio Pepe etxearen marka

Diseinu grafikoa ikasketak egin zituen Bosch-ek eta freelance ibili da lanean, soldatapeko beste lan batekin uztartzen duen bitartean. 2003. urtean Tio Pepe etxearen marka berrirako lehiaketa irabazi eta diseinugintzari ekitea erabaki zuen. Harrezkero, Bartzelonako publizitate enpresetan lan egin du.

Halaber, 2007an San Fermin jaietako karteletan finalista izateaz gain, Diario de Navarra egunkariko irakurleen gustokoena aukera zuten bere lana. Iaz, berriz, Getxoko marka turistikoa aukeratzeko lehiaketan finalista izan ezezik, Debako Kultur Elkartearen 50. urteurreneko logotipo lehiaketan irabazlea ere izan zen.

Bestalde, Pedro Mari Basañez arkitektoa eta Arte Ederren Fakultateko irakaslea, Ismael Iglesias artista plastiko durangarra, Javier Garcia de la Torre arkitektoa eta Txaro Berriozabalgoitia, Gerediaga Elkarteko bazkidea den epaimahaia osotu dute aurten.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

0 Comentarios

  1. unai
    0
    0

    Zorionak Fede, esta muy bien el cartel, creo que sobran los CDs de la esquina, para mi opinion, en cuanto al de Durango, a mi me gusta tiene bastante colorido y esta trabajado viendo lo que había entre los finalistas el mejor.

    Deja una Respuesta
  2. castigador
    0
    0

    Hombre los rumores siempre son muy malignos asi que tampoco hay qu hacerles mucho caso, pero vamos q no me extrañaria nada cuando encima el tio mete dos csrteles en los 5 finalistas elegidos por el jurado…. Y los dos feos de narices y muy parecidos, por mucho que uno sea de plastilina la idea es la misma…

    Deja una Respuesta
  3. duda
    0
    0

    hay rumores de que el ganador del de las fiestas tiene relaciones de parentesco que podrian haverle favorecido para ganar

    Deja una Respuesta
  4. castigador
    0
    0

    Hombre es que lo de fiestas de Durango es de denunciar… pero no solo el que gano, si no las otras 4 propuestas eran.. sin mas.

    Este bueno no esta mal, pero dentro de q no tiene nada q ver con el de Durango(mucho mas elaborado y demas) me parece un poco soso.

    Deja una Respuesta
  5. Amaia
    0
    0

    Muy txulo! Diseñando…ke prefieres pues?? el stilo del cartel de fiestas de Durango??? No m gusta nada!

    Deja una Respuesta
  6. m.gartzia
    0
    0

    A mí también, por el mismo motivo.

    Deja una Respuesta
  7. gautegiz
    0
    0

    sencillo y claro. A mí me gusta

    Deja una Respuesta
  8. diseñando
    0
    0

    es lo de siempre, pero el cartel me resulta un poco soso

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar