Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

‘Fausto’ operaren pasarteak nabarmenduko dira Tabira Bandak eskainiko duen kontzertuan

DurangoTabiraMusikaBanda
Gounod eta Bersteinen piezak tartekatuko ditu domekan Tabira Musika Bandak eskainiko duen kontzertuan.

Durangoko Tabira Musika Bandak San Fausto jaietan urtero ematen duen kontzertua eskainiko du bihar, eguerdiko 13:00etan Andra Mariko elizpean. Agerraldian, herriko patroiaren izena izango dute kontuan, prestatutako egitarauan Charles Gounod konpositorearen ‘Fausto’ obra nabarmenduko baita.

Luis Orduña zuzendariaren aginduetara izango den ekitaldian ‘Fausto’ obratik aukeratutako sei pasarte eskainiko dituzte Tabira Bandako musikariek. Saioa osatzeko ‘La boda de Luis Alonso’ zarzuelatik aukeratutako intermezzo instrumentala eta Leonard Bernsteinek konposatutako ‘West Side Story’ zein ABBA taldeko kideek egindako ‘Chess’ musikaletako piezak joko dituzte.

1859an Parisen estreinatutako ‘Fausto’ opera, Charles Gounod, XIX. mendeko konpositore eta musikari frantziarrak idatzi zuen. “Kontzertu honetarako prestatutako programa, berez letra eta ahotserako idatzitako piezak diren arren, bandarako bertsiora egokitutakoak izango dira eskainiko direnak”, Tabira Musika Bandako kideen esanetan.

Kontzertua zuzenduko duen Luis Orduñak berriz, egitarauan tartekatuko diren “bi konpositoreen urteurrena betetzen dela aurten” gogoratu du. Alde batetik, Gounod jaio zela 200 urte betetzen dira eta Bernsteinen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados