Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Familian egiteko ibilbideak antolatu ditu Ametxek

Ametx erakunde autonomoak urtarrilean martxan jarri zuen “Ibilbideak familian” ekimena, hau da,  etxeko txikiekin egiteko irteera tematikoak. “Umeak herria ezagutzea, mendian zehar ibiltzen ikastea, familian ibiltzea eta baita euskararen transmizioa dauka helburu”, azpimarratu du Inés Gandariasek, Ametx erakundeko euskara teknikariak.

Irteera bakoitzean gai bat lantzen dute, esaterako, bolatokiak, artzaintza, zuhaitz espezieak, ura edo ortuko lanak eta produktuak. Ibilbideak 7 kilometrokoak izaten dira baina malda txikikoak. “Orain arte Zornotzako mugetan barrena ibili gara, baina izan leike hurrengo txandetan kanpora joatea planteatzea baina oso urrun joan barik”, aurreratu du Gandariasek.

Hasiera batean nagusiekin egiten ziren mendian zehar ibilbideak, baina familiekin egiteko komenentzia ikusi zuten, eta urrian egindako frogaren ondoren martxan jarri zuten ekimena. “Orain arte egindako irteerak arrakasta handia izan dute. Eta igandeko irteerarako autobusa beteta izan genuen”, azpimarratu du Gandariasek.

6 urtetik gorako umeentzat bideratuta daude txango hauek, baina derrigorrezkoa da nagusi batekin joatea. Datorren hileko irteera apirilaren 21an izango da Gorozikara, eta azkenengoa Goikolexeara maiatzaren 19an. Nahiz eta maiatzean bukatu, izandako arrakastaren ondoren ekimen honekin jarraitzeko intentzioa adierazi du Gandariasek.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados