Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Ezpatadantzari Eguna ospatuko da larunbat honetan Garain

Ezpatadantzari Eguna ospatuko da larunbat honetan Garain

XIX. mendetik datozen dantzak gogoratzen dituen 39. edizioa ospatuko da aurten Garain, Durangaldeko 16 talderen parte-hartzearekin.

Ekitaldia larunbatean arratsaldeko 18.30etan hasiko da. Kalejira egin eta gero taldeek beren dantza saioak hasiko dituzte eta hauek bukatzean afaria eta erromeria izango dituzte herriko frontoian.

Ekitaldiak Durangaldeko 8 herritatik datozen 16 talde bilduko ditu. Abadiñotik 2 talde joango dira: Talde Batuak eta Iluntze; Berriztik lau: San Lorentzo eta Iremiñe, azken honek hiru talde eramango ditu; Garikoak bi izango dira; beste lau Iurretakoak eta bana Durango, Izurtza, Mañaria eta Otxandiotik. Dantzariak, laguntzaileak eta txistulariak zenbatuz, guztira 200 lagunetik gora bilduko dira aurtengo aldian Gerediaga erakundearen arabera


‘Ezpatadantzari’ eguna

‘Ezpatadadantzari’ eguna XIX. mendearen amaieratik datorren jaia da. ‘Dantzari dantza’ edo ‘Ezpatadantza’, Iurreta, Garai, Berriz Abadiño, Izurtza eta Mañarian bakarrik egiten zen garai hartan. XX. Mendeko 60. Hamarkadan dantza hauek galtzeko arriskuan zeudela ikusirik, Gerediaga elkarteak berreskuratze lanari ekin zion. Horrela 1967an antolatu zen lehen aldiz ‘Merindadeko Ezpatadantzari Eguna’ eta ordutik aurrera inguruko herrietan ospatzen joan da gaur arte.

 

DURANGON. Garaiko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados