Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ezker Abertzaleak osotasunezko emendakina aurkeztu dio aurrekontuari

Durangoko Ezker Abertzaleak datorren asteartean ospatuko den plenoan eztabaidatuko diren aurtengo aurrekontuari osotasunezko emendakina aurkeztu diola aurreratu du. Honen arrazoi garrantzitsuenetako bat “kudeaketa ereduan datza”. “Argi dago gobernu taldearen eta ezker abertzalearen kudeaketa ereduak zeharo ezberdinak direla”, azaldu dute prentsa ohar baten bitartez.

Ezker Abertzaleak aldarrikatu duenez, aurrekontu “partehartzaileen” alde daude, eta “zoritzarrez zirriborro honetan parte- hartzea ez da eman, ezta prestaketan ere, hau da, ez da inongo urratsik eman bide honetan”, salatu dute.

Halaber,  taldearen iritziz Euskararen Normalkuntzaren bidean eman beharreko pausuak “partaidetzaz gain, borondate politikoa ere behar dute, eta hau da PNVren aldetik ikusten ez duguna”.

Bestalde, udaleko beste alderdi politikoen “jarrera propagandiskoa” salatu du ezker abertzaleak. “Aurkeztu dituzten emendakin partzial horietako asko eta asko onartuak izateko errazak dira, hutsik daudelako eta hitz polit edo politikoki egokiak egiten diren mezuetaz beteta daude onartuak izan daitezen”, gaitzetsi dute zinegotziek.

Akenez, gobernu taldearen negoziatzeko borondate eza salatu dute ezker abertzaletik, hau da, bilera bakar batera deituta egon idrela, martxoaren 22an hain zuzen ere, eta plenoa datorren 29an izanez. “Ez dugu uste ezer negoziatzeko eperik dagoen ezta horretarako asmo errealik egon denik ere”.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados