“Ez dut imajinatzen beste leku baten estreinatzea, lagun eta
famili artean baino”

‘Jon Braun’ pertsonariaren istroioan murgildu da oraingoan Miren Larrea antzezle zornotzarra.

Miren Larrea zornotzarrak Valentina Raposorekin batera sortutako lan berriaren estreinaldia izango da gaur iluntzeko zortzietan eta bihar arratsaldeko seietan Zornotza Aretoan. Urte bateko lanaren ondoren ‘Jon Braun’ antzezlana aurkezteko ordua heldu da. Etxean estreinatzeak ematen duen urduritasun puntua eta hilabete hauetan egindako lana erakusteko gogoa uztartzen dira Larrearentzat.

-Gaur eta bihar antzezlan berria estreinatzen duzue, zelan sentitzen zarete estreinaldia baino lehen?
Beti urduritasun puntu batekin baina estreinatzeko gogoz. Sortutako lana erakusteko gogoarekin, emaitzarekin oso pozik gaudelako.

-Ez da lehenengo aldia lan baten estreinaldia Zornotza Aretoan egiten duzuela.
Orain arte lau antzezlan estreinatu ditugu Zornotza Aretoan. Zornotzarra izaterakoan beti izan dut aretoarekin harreman handia, hasieratik. Nahiz eta urte batzuk kanpoan egon, harreman estua izan dugu. Zornotza Aretoak gure lanerako ematen digun estruktura ezinbestekoa da, tekniko bat dago, eszenografoekin lan egiteko aukera, gauza horiek aretoari esker egiten dugu.

-Zer suposatzen du zuretzat ‘etxean’ lan berria aurkezteak?
Ez dut imajinatzen beste leku baten estreinatzea, lagun eta famili artean baino.

-Paseak egin dituzue umeekin obra nola funtzionatzen duen jakiteko?
-Bai, aurten zerbait berria egin dugu. Zornotzako umeen antzerki taldekoekin eta pare bat ikastetxeetako klaseekin esperientzia berri bat bizi dugu, bertan gauden konpainiekin bisita bat egitea. Entseguaren zati bat ikusi zuten eta beraien iritzia jasota datu piloa atera genituen.

-Aurreko antzezlana ‘Pintto-Pintto’ izan zen eta oraingoa ‘Jon Braun’. Umetan abestutako kantak erabiltzen dituzue oinarri edo inspirazio moduan?
-Bai, dena hasi zen Pinttoren ideia sortu zenean. Bageneukan txakurkume baten istorioa eta pentsatu genuen interesgarria zela gure kulturako iruditegian ditugun pertsonaiei ibilbide eszeniko bat ematea. Txikienek ezagutzen duten pertsonaiak hurbiltasuna sortzen diete. Espero dugu ‘Jon Braun’ekin gauza bera izatea.

-Zer transmititu nahi duzue lan berri honekin?
-Kasu honetan neba-arreba indio batzuen istorioari buruz hitz egiten dugu. Transmititu nahi duguna da, nahiz eta umeek zoriontsu bizi beraien herrialdeetan, batzuetan zoritxarra heltzen bada, beraiei ere eragiten diela. Ilusioz betetako pertsonai indartsu bi dira eta momentu txarrenetan ere ateratzen dute aurrera egiteko indarra, eta azken finean hori ere maitasuna dela, neba-arreben arteko maitasuna.

-Hiru urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago, baina badauka adin aldetik limiterik?
-Guri asko gustatzen zaigu publiko guztientzako planteamendua. Oso kontutan daukagu umeekin beti gurasoak, lagunak edo aitite-amamak datozela. Lan hau ikusten duenak, ez dela umeentzat bakarrik egina konturatuko da. Sarritan, nagusi asko umeengatik etortzen dira eta azkenean beste publiko berri bat antzerkira hurbiltzea lortzen da.

-Beste zornotzar bat ere badago lantaldearen barruan, ezta?
Hala da, antzezlanaren musika Fran Lasuenek egin du. ‘Jon Braun’en kanta hartu eta buelta bat eman diogu. Oso polita geratu da. Gainera, obra guztian zehar oso garrantzitsua da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

1 Comentario

  1. Avatar
    Gorka
    0
    0

    LAN EZINOBEA!!!! Musika, soinua eta bi antzezleek gaur egungo munduaren ikuspegia ematen dizkigute. Sentimenduz betetako obra da. Merezi dau gure bizitzako ordu bat galtzea, obra zoragarri hau goxatzeko.

    ZORIONAK Miren eta Valentina !!!!!!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar