Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Euskaren Nazioarteko Eguna jai giroan ospatuko da Durangaldean

BerrizEuskararenNazioartekoEgunaHainbat ekimen prestatu dira eskualdeko herrietan Euskaren Nazioarteko Eguna dela eta, tarteko Berrizen egingo den Bertso ekitaldia edo Abadiño, Elorrio eta Zaldibarko kirol eta kultur jarduerak.

Goizean goiz hasiko dira Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunak eskualdean, 10:30ean abiatuko baita Abadiñon Muntsaratz, Zelaieta eta Traña-Matienatik zehar egingo den bizikleta ibilaldia. 11:30etatik 14:00etara trikitilariak ibiliko dira han-hemenka kaleko giroa alaitzen.

Errota Kultur Etxean berriz, ipuin eta postal lehiaketako sariak banatuko dira eta ondoren mokadu bat hartzeko aukera egongo da. Arratsaldean, 17:30etatik aurrera, tailerrak eta eskulanak egingo dira probalekuan.

Astelehenean ‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketako otzarak zozketatuko dira Institutuan, puntu gehien lortutako Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean.

Euskaren Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua  borobiltzeko ‘Handia’ pelikula emango dute Errota Kultur Etxean abenduaren 15ean. Emanaldia aurkezteko, filma horretan protagonista den Eneko Sagardoy aktorea egongo da.

Bertso saioa izango da gaurko eguna ospatzeko Berrizen prestatu duten ekitaldi nagusia. Eguerdiko 12:30ean Kultur Etxean hasiko den agerraldian, Miren Amuriza berriztarra eta Igor Elortza durangarraz gain Andoni Egaña eta Jone Uria izango dira agertokian, Josu Goikoetxeak jarritako gaiei erantzuteko prest.

Abenduaren 10ean berriz, ‘Ez dok hiru’ antzezlana eszenaratuko dute agertoki berean  Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek. Helduei zuzenduriko ikuskizun umoretsu honek Telleriaren zigilu nahastezina nabarmentzen da.

Arineketa eginez ospatuko dute Euskararen Eguna Elorrion, Ebalixu-Elorrixoko gaztiok euskaraz elkarteak herri lasterketa antolatu baitu. ‘Urratsak euskeraz konpleju barik’ lemapean egingo den korrikaldia eguerdiko12:00etan hasiko da eta parte hartzaileek herriko plazatik abiatuko dira 4 kilometroko ibilbidea betetzeko.

Goizeko 10:30ean  Olazar pilotalekuan irekiko duten Herri kirolen parke tematikoarekin eta Ilargi argazki taldeak Euskal Herria kalean ikusgai izango duen erakusketarekin hasiko dituzte Zaldibarren Euskararen eguneko ospakizunak. San Andres jai egitarauaren baitan prestatutako ekitaldiak arratsaldeko 17:00etan jarraituko dute, Patata Tropikala konpainiak Olazar pilotalekuan eskainiko duen ‘Kalean otso etxean uso’ antzezlanarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados