Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskarazko piropo lehiaketak baditu irabazleak

Euskarazko piropo lehiaketak baditu irabazleak

“Trena izango banintz, zure gorputzeko atal guztietan egingo nuke parada!” esaldiak irabazi du Ermuko udaletxeko Euskara Sailak antolatutako Piropo lehiaketaren III. edizioa.  Ainara Arrizabalagarena da piropoa eta bera aukeratu dute nagusien kategoriako onena. Txikienetan berriz Arantza Moreno Fernándezek eskuratu du saria, “Gorputza makila, ahoa goxokia eta mingaina txiklea. Zer zara, txupatxusa, ala?” piropoarekin.

Piropo lehiaketaren hirugarren edizioko irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak. Bi kategoriatan zeuden banatuta lehiakideak, nagusien taldean eta txikien taldean. Nagusietan Ainara Arrizabalagaren piropoa izan da garailea, “Trena izango banintz, zure gorputzeko atal guztietan egingo nuke parada!” esaldiarekin. ???Polita, laburra, erraz esatekoa eta pikardia puntutxo bat duena??? delako aukeratu du epaimahaiak.
 
Arrizabalagak, Donostiako La Perlan bi lagunentzako Talaso Zirkuitua, masajea aromaterapiarekin eta Dastatzeko menua irabazi ditu.

Txikien artean berriz, “Gorputza makila, ahoa goxokia eta mingaina txiklea. Zer zara, txupatxusa, ala?” piropoa izan da irabazlea. Arantza Moreno Fernándezena da eta berak, Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteko kideen dendatan aldagarri den 100 eurotako erosketa-txekea eskuratu du.

Piropoak azken hilabeteetan jaso dira euskaltegietan zein liburutegian jarritako kutxetan eta baita euskara@udalermua.net helbidean ere. Epaimahaia Nerea Berriozabal,  Kaltxango AEK euskaltegiko ordezkariak; Jabi Muñoz, Zipristintzen taldekoak; Fernando Aranberri, Udaleko Euskara Sailekoak, osatu dute. Lehiaketan parte hartu duten piropoetako batzuk hauek dira: ???Traktore margotu berri bat baino ederragoa zara???,???Neguko egun ilunak argitzen dituen pertsona zara??? eta ???Ireki begiak itsasoa entzun nahi dut eta???.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados