Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Euskararen Udal Araudia onartu da alderdien adostasunik gabe

Euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko Udal Araudia onartu du Durangoko Udalbatzak. Proposamena, EAJ eta PSE-EE taldeen aldeko botoekin onartu zen azken plenoan. Aralar eta Talde Mistoa, ordea, abstenitu egin ziren eta PP alderdiko zinegotziek kontrako botoa eman zuten.

Udal administrazioan esparru garrantzitsuak arautzen dituen Euskararen Udal Araudiak ez zuen adostasunik izan Durangoko Udalbatzarrean. Dani Maeztu, Aralarreko bozeramailea, kritiko azaldu zen egin den ekarpenen kudeaketarekin. ???Eztabaida politikoa egon beharrean, eztabaida tekniko batengatik ordezkatu da. Azkenean, araudi bat izan beharrean, askotan ematen zuen hizkuntz ofizialen erabileraren araudi baten inguruan geundela???. Nahiz eta beharrezkoa  ikusi  tankera honetako araudia, ???eztabaida guztiz desitxuratu dela uste dugu???, azpimarratu zuen Maeztuk.

Cristina Ibarrola, Alderdi Popularreko zinegotziak, araudiarekin desadostasuna azaldu zuen, “gaztelania baztertu egin delako, Durangoko esparru publikoaren berezko hizkuntza bezala???. Nahiz eta hizkuntza biak ofizialak izan, Ibarrolaren esanetan ???euskarari lehentasuna ematen zaio???. Beraz, bere ustetan, ???proposamen bat baino,  inposaketa bat dela deritzogu???. Halaber, PPko zinegotziak galdetu zuen, ???gazteleraz egiten dugunok, eskubiderik ez daukagu?. Araudi honen arabera, argi dago ezetz???.

Idoia Agorria, alderdi sozialistako zinegotzia, berriz, pozik azaldu zen araudiarekin, ???gure ekarpen guztiak barneratu eta denon artean egin delako???. Eran berean, ???euskara babesteko eta bultzatzeko tresna bat da???, azaldu zuen Agorriak, Euskara Batzordean parte hartu dutenei  egindako lanagatik eskerrak emanez.

Era berean, Zorione Aranak, Talde Mistoaren iritzia eman zuen. ???Nahiz eta Euskara Aholku Batzordeko kideek ekarpen interesgarriak egin araudi hau hobetu eta osatzeko, gure proposamena eta gaur hona ekarritako araudia ez du ezer ikusirik???, azpimarratu zuen. Talde Mistoaren ustetan, Euskara Batzordean aurkeztutako txosten juridikoak ???euskararen araudia asko kaltetu du eta euskara bigarren mailako hizkuntza bilakatu da. Egia esan, ez diogu araudi honi zentzu askorik topatzen???, argitu zuen Aranak, ???edozein partxe??? ez dutela onartuko gogoratuz.

 

“Hobetzeko modukoa da”

Azkenik, Aitziber Irigoras, alkateak, araudiaren ibilbidea gogoratu ostean, EAJ alderdiaren ikuspuntua eman zuen. ???Araudi honek sistema borobildu du. Udaleko Euskaren Plana eta Euskara Biziberritzeko Plana onartu ondoren, hirugarren osagaia falta zen???, gogoratu zuen alkateak. Nahiz eta Irigorasek ziur egon araudi hau ???hobetzeko??? modukoa dela, ???araudiak ez dira obra perfektuak, egunetik egunera hobetu behar diren produktuak baizik. Hobe da araudi bat edukitzea, ezer edukitzea baino???, azaldu zuen alkateak, Euskara Batzordean lan egin duten izenak banan-banan gogoratu aurretik.

Udalak onartu duen araudiak, Udal administrazioan esparru garrantzitsuak arautzen ditu, errotulazioa, iragarkiak, seinaleak, ebazpenak, argitalpenak, batzarrak eta aktak, hain zuzen ere. Guztiek euskaraz eta gaztelaniaz egon behar dute, euskarari lehentasuna emanez. Halaber, administratuek dituzten hizkuntza-eskubideak ere jasotzen dira araudian, eta gainontzeko administrazioekin jarraitu beharreko prozedura ere bai. Langileen kontratazioaz ere badihardu araudiak. Hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarri beharra aipatzen du eta, halaber, aldi baterako langileak kontratatzeko orduan jarraitu beharreko urratsak arautzen ditu.

Bestalde, udalerriari dagokionez, helburu nagusia da euskaraz egiteko aukerak ziurtatzea eta areagotzea adin-tarte eta jarduera-esparru guztietan. Bestalde, udalak eta bere erakunde autonomek egindako kontratazioetan hizkuntza-betebeharrak ezartzearena, dau da, udalak kontrataturiko kanpo-zerbitzuek ere euskara erabili behar dutela ahozko jardunean zein idatzizkoan.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados