Abadiño - 34 jarduera egingo dira aurten
Euskararen erabilera sustatzeko plan orokorra abian da
I. G. 02/03/2010
Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorra herritarrei aurkeztuko die Abadiñoko udalak datorren barikuan, martxoak 5ean. Herrian euskararen erabilera normalizatzeko aurten egingo diren 34 ekimenen berri emango da bertan.
Lehen Euskara Planak 2010. urtean egingo diren 34 neurri zehatz jasotzen ditu, guztien helburua gizarteko hainbat esparrutan euskararen erabilera sustatzea. Hala nola, hezkuntzaren esparruan, lan-arloan, aisialdian, kirolean, kulturan, komunikabideetan, teknologia berrietan, euskalduntze-prozesuan, familia-transmisioan eta administrazioan.
Errota Kultur etxean izango da Lehen Euskara Planaren aurkezpena eta herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Bertan izango dira Abadiñoko udal-ordezkariak eta herriko talde eta elkarte asko izango dira, eta, horrez gain, Euskararen Aholku Batzordeko kideak ere egongo dira, horiek Udalarekin batera aritu baitira lanean plan hau prestatzeko.
Argi Abad, Euskara Arloko zinegotziak adierazi duenez, “gizartea da euskararen erabilera sustatzeko ilusioa izan behar duena, eta, ahal duen neurrian, ahaleginak egin behar ditu gure hizkuntza gero eta nabarmenago ager dadin kaleetan”. Iazko abenduan onartu zuen udalbatzak plana.
Abadiñoko Udalak era honetako plan bat prestatzen duen lehen aldia da. Horretarako udalerriak dituen beharrizan bereziak hartu dira aintzat. Beharrizan horiek Abadiñoko euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egin ondoren jaso dira.
2 Comentarios
Por Aitor
03/03/2010 "Hutsunak badagoz hamaika oraindino be... Halan be, ezin leiteke ukatu "abertzaleek" egin ez dabenari, ustez sentsibilidaderik ez daukienek ekin deutsela. Neure aldetik be zorionak! "
Por Zorixonak!
02/03/2010 "Zorixonak! Bazan orduan!PNVek 30 urtean ein ez dabana Independienteek ein dabe. Lotsie sentidu beharko leukie batzuk."
También te puede interesar
02/03/2010:: Trabajadores de Fundifés dicen que la oferta del PNV les deja sin "margen de rentabilidad"
- Durango »
- Tiene una longitud de 723 metros
05/03/2010:: Concluye la excavación del túnel de Eguskiza, el primero del TAV en Bizkaia
- Columna »
- Apocalypse Now
03/03/2010 - 07:22:01 :: Prostitutas
Son ellas, las eufemísticamente denominadas “trabajadoras del sexo”, unas de las principales víctimas de esa lacra social que es la violencia contra las mujeres







