Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak antolatu ditu Amankomunazgoak

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak, Berbaro Elkartearen eskutik, euskararen erabilera soziala bultzatzeko ‘Zergatik ez?’  tailerrak antolatu ditu. Eskualdeko 11 ikastetxetako DBHko ikasleentzat zuzenduta izango dira, eta guztira 24 talderi emango zaizkie tailerrak.

Topaguneak sortu zituen tailerrak Euskal Herri osoan zehar ematen ari dira euskara elkarte desberdinen bidez. “Norbanakoaren joeraren eraginaren eta garrantziaren gainean hiztunak hausnartzen jartzea dugu helburu”, azpimarratu dute Amankomunazgotik.

Izan ere, eguneroko egoeratan erakunde publikoetan, merkataritza guneetan, ostalaritzan, eskolan edo inguruan, lanean, edota kalean, “eguneroko bizitzan euskaldun askok lehen berba gaztelaniaz, edo frantsesez, egiten du. Euskaldunok, hizkuntza bat edo bestea hautatzea ez da zorizkoa, baina”, azaldu dute.

Tailerrak 4. DBHko ikasleei zuzenduko diren arren, jantokiko begiraleei eta gurasoei zuzendutakoak ere izango dira.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados