Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen Egunaren inguruko ospakizunak gaurtik abenduaren 11ra arte luzatuko dira Abadiñon

TxanMagoa
Txan Magoaren saioak egongo dira gaur Zelaieta eta Trañqa-Matienako eskoletan.

Barikuan ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren bigarren edizioaren itxieraren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Abadiñon Udalak eta herriko erakunde eta elkarteek.

Prestatutako egitaraua gaur bertan abiatuko da Txan Magoak Zelaieta eta Traña-Matienako eskoletan eskainiko dituen saioek. Eskola orduetan izango diren agerraldietan ‘Hausle’ ikuskizuna jarriko du ikusgai. Eskola bietan egingo diren ekitaldiak ‘Etxeko herri txiki infernu handi’ bideoaren emanaldiarekin osatuko dira.

Errota Kultur Etxean, arratsaldeko 17:00etan, egingo den Abadiño 2020 Ipuin Lehiaketaren sari-banaketarekin jarraituko dute gaurko ekitaldiak. Saioa Ainhoa Urienek aurkeztuko du. Areto berean, baina 18:30ean, ‘Akelarre’ filma emango da eta proiekzioa Lorea Ibarra aktoreak aurkeztuko du.

Bihar amaitzen den Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat eginez, ‘Salam’ ikuskizunaren emanaldia prestatu dute. Probalekuan emango diren saioak 17:00etan eta 19:00etan izango dira.

Zapatuan berriz, ‘Erradikalak ginen’ bakarrizketa antzeztuko dute Ane Labakak eta Beatriz Egiazabalek Errota Kultur Etxean, 19:00etan hasita.

Prestatutako egitarauak jarraipena izango du domekan, eguerdiko 12.00etatik aurrera, Errota Kultur Etxean euskararekin zerikusia duten postalen eta argazkien proiekzioarekin eta film laburren lehiaketara aurkeztutako lanekin. Ondoren, sari banaketa ekitaldia izango da.

Datorren barikuan, hilak 11n, Esti eta Mikel Markezen kantaldia egongo da Errotan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Sarrerak aretoan bertan eta Udal Mediatekan egongo dira eskuragai 5 eurotan.

Ekitaldi guztiak“ koronabirusaren aurkako neurriekin egingo dira”, Mikel Garaizabal alkate eta Euskara zinegotziak jakinarazi duenez. Eskoletan egingo diren ekitaldietarako izan ezik, gainontzeko guztietarako gonbiteak aldez aurretik hartu beharko dira Errotan edo Udal Mediatekan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados