Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ jardunaldia prestatu du Guka euskaraz elkarteak

GukaEuskarazJardunaldiaDurangon euskararen alde lan egiten duten elkarteak eta euskaltzaleak batzen dituen Guka euskaltzaleen bilguneak, ‘Euskararen aldeko indarrak biderkatuz’ jardunaldia egingo du zapatu goizean. Pinondo Etxean egingo den gogoetara herritar euskaltzaleak zein eragileak daude gonbidatuta.

“Jardunaldiaren helburua Durangoko euskalgintzaren jardunari buruz eztabaidatzea da, nondik gatozen ikusi eta aurrera begirako erronkak identifikatuz”, eragileen esanetan. Gainera, “zein aliantza sortu behar diren eta zein dinamika parte-hartzaile ipini behar diren martxan” izango dute eztabaidagai.

Eguneko egitaraua goizeko 10:00etan egingo den ongietorria eta sarrerarekin abiatuko da. Ondoren, gogoeta saioari hasiera emango dio Jon Sarasuak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Berbaldian, Euskal Herriko euskalgintzaren ibilbideari, egoerari eta egungo erronkei erreparatuko die.

Euskal Herriko esperientziak izango dira mintzagai 11:00etatik aurrera. World-cafe formatuan egingo den ekitaldian, hainbat antolaketa mota eta dinamika interesgarriak aztertuko dituzte partaideek.

Eguerdian, taldeko dinamikak izango dira mintzagai eta ekitaldira bertaratzen direnek ‘Durangon zein bilgune behar du euskalgintzak?’ eta ‘Zein dinamika parte-hartzaile egin behar ditugu?’ galderei erantzuna ematen ahaleginduko dira.

13:45tik aurrera jardunaldiaren ondorioak emango dira ezagutzera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados