Euskararekiko konpromisoa berretsi dute eskualdeko erakunde publikoek eta eragileek

euskararen-eguna-durangoDurangoko eta eskualdeko erakunde publikoek hainbat irakurraldi eta ekitaldi burutzen ari dira gaur Euskararen Nazioarteko Eguna dela gogoratzeko eta hizkuntzarekin duten konpromisoa berresteko. Durangon eta Amankomunazgoan egunerako aukeratutako testuak irakurri badituzte, Berrizen ‘Euskararen Kriseilua’ ekimenari amaiera emango diote bihar.

Durangon egin den ekimena Plateruena Kafe Antzokian burutu da eta bertan Ima Garrastatxu alkatea, Julián Rios alkateordea, Ager Sardui zinegotzi jeltzalea eta Jesica Ruiz zinegotzi sozialistarekin batera, San Antonio, Jesuitak, Nevers eta Kurutziaga ikastolako ikasleak zein euskaltegietako ikasle eta irakasleak bildu dira.

Gerturatutako guztiek euskararen aldeko testuak irakurri dituzte eta Udaleko ordezkariek Castillo Suárez idazlearen ‘Denbora eta tokia gurutzatzen direnean’ deituriko poema irakurri dute:

…“Baina inondik ere errenditzen ez den lur batekoak gara,

euskaraz eta euskaratik eman nahi duena bere berri etxez etxe.

Sentitu nahi dugu hizkuntzak lotzen gaituela lurrera.

Irabaziko duguna gailenduko zaiola galdu dugunari.

Ez dela berdin zer, non eta nola esan”…

MancomunidadAmankomunazagoa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko ordezkari politikoak eta teknikariak Erakunde Adierazpenaren irakurketa egiteaz gain, ‘Gaur, bihar, etzi… Durangaldean euskaraz bizi’ leloaren inguruan burutu dute ospakizuna, Gainera, goiburu hori jarri da Merinaldearen Amankomunazgoa osatzen duten herrietako udaletxeetako balkoietan.

Amankomunazgoaren presidentea den  Mireia Elkoroiribek “argi eta ozen” adierazi nahi izan du erakundearen izenean “euskararen erabilerea urteko egun guztietan ekarri behar dala lehenengo planora”.

Egun bakarreko aitortzatik haratago, urteko 365 egunetan egin beharreko erabilera aldarrikatu nahi izan du Amankomunazgoak. Gainera, ‘Bide berriak, modu berriak – Ongi etorri etorkizunera!’ izenburua duen testuan adierazi dute euskararen “erabileraren landarea sendo haz dadin” alorrez alor landu beharra dagoela.

Berriz

Berrizen ere Euskararen Nazioarteko Eguna dela gogoratu badute ere, bihar emango diote amaiera azaroan hasitako ‘Euskararen Kriseilua’ ekimenari. Udalak eta Learreta-Markina eskolak Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean antolatutako ekintza horretan 41 familiek hartu dute parte, Euskararen Kriseiluaren sua bizirik mantentzeko helburuarekin.

Bihar, arratsaldeko 19:00etan Berrizko Kultur Etxean egingo den egitasmoaren amaiera ekitaldira kriseiluaren zaintzaile izan diren familia guztiak daude gonbidatuta, hartutako konpromisoak partekatzeko eta elkarrekin ospatzeko.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

2 Comentarios

  1. Avatar
    euskaltzalea
    3
    1

    Baita niri ere RIP. Argazkian agertzeko aurpegia behar dela pentsatu dut, baina tira, «inoiz ez omen da berandu» oraindik gazteak dira bai Varela eta bai Rios, gainera, gure herrian euskaltegi onak ditugu, beraz, agian, apika, beharbada, egunen batean beteko dute konpromiso hori, bitartean, alkateorde eta zinegotzi erdalduna izango ditugulakoan nago.

    Deja una Respuesta
  2. Avatar
    RIP
    7
    14

    Zer nolako konpromiso duten Varela eta Riosek jakiteaz gustatuko litzaidake.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar