Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egingo dute gaur Abadiñon

AbadiñoTxanportaKulturEtxeaAbadiñoko Udalak bultzatuta, Euskaraldia ekimenaren aurkezpena egingo da gaur, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldia Zelaietako Txanporta Kultur Etxean izango da eta bertan Euskaltzaleen Topaguneko kide bat egongo da.

Auzkezpenean, euskararen erabilera zabaltzea helburu duen Euskaraldia proiekturen inguruko azalpenak emango dira. Horrez gain, ekimenaren aurrekariak, partaideak, aurrera begirako dinamikak eta abar azalduko dira. Deialdia “bereziki herriko euskaldunei eta euskaltzaleei” zuzenduta dago.

Euskaraldia proiektua iazko azaroan aurkeztu zuten Bilbon hainbat instituzio eta gizarte eragilek elkarlanean. Lehenengo Euskaraldi honen ardatz nagusia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den “11 egun euskaraz” ekimena izango da.

Programa horren harira, Abadiñoko Udalak lehenengo bilera egin zuen martxoaren 12an herriko arlo desberdinetako ordezkariekin. Saioaren helburua informazioa zabaltzea eta herri mailan zer egin zitekeen aztertzea izan zen. Orduan erabaki zen, besteak beste, Euskaraldiaren aurkezpen zabala egitea, bihar egingo dena hain zuzen.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar