Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Euskara klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egin beharko dituzte diru-laguntza eskariak

Euskararen-Eguna-AbadiñoUrtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2016-2017 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea, 2017ko irailekoak barne, irailaren 1etik 29ra izango da”, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez.

Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira: eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren agiria,  euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia.

Udal ordenantzaren arabera, herrian erroldatuta egoteaz gain, ohiko ikastaroetan gutxienik ere %80ko asistentzia izatea eskatzen da diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko. Kasu horretan, matrikularen %75ekoa da diru-laguntza. Eskola guztietara joanez gero, %100a berreskura daiteke.

Iaz 31 herritar izan ziren Udalaren babes ekonomikoa jaso zutenak eta denera 7.090,96 euro banatu zituen Udalak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados