Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Wikipediaren maratoia, 10. urteurrena ospatzeko auzolan-festa

Euskal Wikipediak 10 urte beteko ditu bihar, abenduaren 6an, eta urteurrena aitzakia hartuta edizio-maratoia antolatu du Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak.  Gaur goizean , Ander Lipus aktorearen eskutik inauguratu den Kabi@ gune berriak eskainiko du egun osoko edizio-maratoia eta bertan auzolan-festa eta hitzaldiak izango dira, besteak beste.

Gerediaga Elkarteak, Euskal Wikipedia eta Ixa Taldearekin batera, antolatu dute biharko maratoia. Ekitaldiari hasiera emateko Euskal Wikipediaren proiektua aurkezteko hitzaldia izango da, arkitektoa, EHUko irakaslea, UEUkidea, Aldiri aldizkariko zuzendaria eta Euskarazko wikipediako kidea den Unai Fernandez de Betoñoren eskutik.

Jarraian itzulpenak automatiko egiteko tresna azalduko dute Kepa Sarasola eta Gorka Labaka Informatikariek. Eu.wikipediaren eskutik Galder González hurreratuko da Durangora “Euskal Wikipedia: 10 urte jakintza libera zabaltzen”  hitzaldia emateko, 15.30etatik aurrera. Maratoiaren amaierako ekitaldia, berriz,  Gorka Julio, Informatika Ingeniari Teknikoaren eskutik izango da, arratsaldeko 19.30etatik aurrera.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, ekitaldiaren zati nagusia praktika izango da, edizio-maratoia. “Egunean zehar, partaideak Wikipedian zuzenean  editatzen ikasiko du, saioan bitartean tutoreak laguntzeko izango baititu”, aurreratu dute. Parte hartzea interesa daukan edonori irekia da, eta norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du Azokara.

Euskal Wikipediaren edizio-maratoiak egun osoan zehar irekita egongo da, hau da, 10.30etatik 19.30etara, gaur goizean Ander Lipus aktorearen eskutik inauguratu da Kabi@ gune berriaren barruan. Ekitaldian, ipuin kontaketa  interaktiboa eta inprobisatua egin du. Sare sozialak erabilita kontakizunaren joan-etorriak bisitariak berak erabaki du.

Aurten estreinatu den gune berri  hau “esparru berrietara zabaldu da, teknologia berriei”. Aiert Goenagak azaldu duenez, gune honen helburua “kultura eta teknologia berriak nola uztartzea” da.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados