Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Selekzioen aldeko mendi martxa helduko da bihar

Euskal Selekzioen aldeko mendi martxa helduko da bihar

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak urtero antolatzen duen mendi martxak hamargarren urteurrena betetzen du. Aurten Atxondon egingo dute geldialdia parte-hartzaileek eta ekitaldi bat antolatu da bertan bihar arratsalderako.

Uztaritzen hasi zen uztailaren 31n eta Trebiñon bukatuko da abuztuaren 8an ESAITek antolatu duen Euskal Selekzioen aldeko mendi martxa. Bitartean, bihar arratsaldean Atxondora helduko dira mendizaleak.

Bertan, Abiadura Handiko Trenaren obren nondik norakoak ezagutuko dituzte eta 19:00etan ekitaldia egongo da Apatako plazan. Ondoren  trikitilariekin poteoa izango da herriko tabernetan zehar. Azkenik, afaria ospatuko da martxa egiten ari diren guztientzat Apatako frontoian eta bertan lo egiten gelditzeko aukera egongo da hurrengo egunean Aramaiorako bidea hartu baino lehen. Aste osoko ibilbidea egin ondoren, igandean Trebiñon bukatuko dute ibilbidea martxistak.

ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak antolatzen duen Mendi Martxak hamar urte beteko ditu aurten eta antolatzaileek azpimarratu zuten bezala lehen ekitaldian egindako bidea hartuko dute oinarri.  Bihar ekingo zaio martxaren bigarren zatiari, hego Euskal Herrian. Egin beharreko lau etapak honako hauek izango dira: Elgeta-Apatamonasterio, Apatamonasterio-Aramaio, Aramaio-Gasteiz eta Gasteiz-Trebiñu, hain zuzen ere.

Bigarren erdi horretan, ekintza deigarriena Gasteizen iritsiko da abuztuaren 7an. Espainiako saskibaloi selekzioak Zurbanoko pabiloian jokatuko du egun horretan eta ESAITek manifestazio nazionala deituko du “partida horrek duen esanahiaren aurkako jarrera argi adierazteko”, azpimarratu dute antolatzaileek. 

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados