Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

“Euskal Selekzioa munduko txapelketan parte hartzen hasi zenetik asko joan da indartzen”

“Euskal Selekzioa munduko txapelketan parte hartzen hasi zenetik asko joan da indartzen”

Garaipen zerrenda luzea lortu du pala jokoan Itsaso Praderak (1986): Munduko Txapelketak San Frantziskon 2007an eta Boisen 2010ean; Bizkaiko hainbat txapelketa eta ‘Euskadiko Opena’ lau aldiz irabazi du, beste askoren artean. Berarekin izan gara mallabitar gazte honek egindako ibilbide errepasatzeko eta emakumezkoen pala jokoaren egoera ezagutzeko.

-Jolastutako azken partiduak, nola joan dira?
-Bi txapelketa izan ditugu, ostiralean Areetan jolastu genuen finala, aste bat arinago semi-finala jolastu eta gero. Eta larunbat eta igandean Getxoko txapelketa jolastu genuen. Ostiralean Saezek eta biok 30-23 bukatu genuen Araiztegi eta Landaluzeren aurka. Asteburuan ligaxka baten barruko partiduak jolastu ditugu eta hauek setetara ziren eta honetan 12-5, 9-12, 6-3 irabazi genien Isasmendi eta Saezi.

-Zer berezitasun dauka ligaxka horrek?
-Getxoko jende batek sortu du ‘paleta larruz’ txapelketa baten parte da. Batzuetan mutilekin koinziditzen dugu partiduetan, beste batzuetan neskok bakarrik jolasten dugu. Mutilek ezbezala, guk ez dugu ‘paleta larruz’ jolasten, guk gomazko pilotekin bakarrik jolasten dugu baina partidu hauetan hamabiko bi set jolasten ditugu eta berdinduz gero 6ra beste partida bat jolasten dugu, mutilek bezala.

-Alde handia al dago pala txapelketenean neska eta mutilen artean?

-Ez pentsa, adibidez ‘paleta larruz’ txapelketa sortu duten hauek, kirola bultzatzeko egin dute, ea jende gehiago hasten den jolasten. Ez da oso kirol deigarria, banaka jolasten delako eta tantoak oso laburrak direlako. Baina orokorrean bai mutil gehiago daude neskak baino.

-Nolakoa izaten da zuen denboraldia? Noiz hasten da eta ze txapelketetan hartzen duzue parte?
-Denboraldia irailean edo urrian hasten da frontoiko ‘Bizkaiko Txapelketarekin’. Gero frontoiko ‘liga Vasca’ eta ‘Euskal Herriko Opena’ jolasten da eta ondoren hasten da trinketeko fasea ‘Bizkaiko txapelketarekin’ eta ‘Liga Vascarekin’ honetan ere bai. Txapelketa hauek Aste Santu aldean bukatzen ditugu eta orduan hasten da udako zirkuitu hau eta herrietako txapelketak.

Pozik zaude aurton lortutako palmaresarekin?
-Bai, partidu batzuk besteak baino hobeagoak izan dira, baina orokorrean oso pozik nago. Gainera aurtengo denboraldia normala baino luzeagoa izan da, martxoan edo apirilean bukatu beharrean udan zehar jolasten ibili garelako.

 

Euskal Selekzioa indartzen

-Euskadi mailan soilik jolasten duzue edo Nafarroa ere hartzen duzue?
-Berez sartzen da, baina momentu honetan ez dago nafar bat ere ez selekzioan. Euskadiko selekzionatzaileak aukeratzen ditu hamaika neska eta hortik ateratzen dira bikoteak, partida desberdinak jolasteko. Hala ere orain arte egon dira neska nafarrak jolasten.

-Nola ikusten duzu emakumezkoen pala? uste duzu suspertzen ari dela?
-Bai. Adibidez nik entrenatzen dudan Amaia Araiztegik hamabost urte ditu eta orain sartu da Euskal Selekzioan. Gainera 2007an Euskal Selekzioa munduko txapelketan parte hartzen hasi zenetik asko joan da indartzen. Maila ere asko hasi da jokalarien artean. Beste alde batetik emakumezkoen pala talde eta eskola asko joan dira sortzen, adibidez Basaurin, Larrabetzun, Sopelan , Mungian eta Munitibarren. Nik orokorrean uste dut indartzen ari dela eta gero eta neska gehiago animatzen ari direla, gainera zenbat eta neska gehiago egon orduan eta maila hobeagoa izango da.

-Nolako esperientzia da munduko txapelketa batean parte hartzea?
Oso esperientzia ona da munduko txapelketa jolastea. Nik denetan pasatu dut oso ondo. Gainera ia urtero berdinak izaten gara eta elkar ezagutzen dugu. Beti pasatzen dugu oso ondo eta hango giroarekin harritu egiten gaitu; batez ere gogoratzen dut Boisen oso ondo pasatu genuela.

-Zeintzuk dira zure hurrengo partiduak?
Hurrengo partida Mallabian izango da abuztuaren 12 eta 14an eta gero 17 eta 19an Bilbon eta gero irailean Oiartzunen, Gasteizen eta Iruñan. 

DURANGON. Pelota albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados