Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Euskal kulturaren ekosisteman murgiltzeko garaia heldu da

DurangokoAzokaMuntaketa
Dena prest egongo da Landako Gunean, 10:15ean Azokari hasiera emateko.

Erakusmahaiak, standak, guneak, sortzaileak, antolatzaileak eta gainontzeko guztiak prest daude 54. Durangoko Azokari hasiera emateko eta gogotsu gerturatuko diren bisitari guztiei ongi etorria emateko.

Bihar, etzi eta etzidamu goizeko 10:30ean irekiko badira Landako Guneko ateak, gaur, lehenengo eguna dela eta, 10:15etik aurrera egongo da euskal kulturaren ekosistema adierazgarrienetarikoan murgiltzeko aukera. Ateen irekiera Arymux artistak egingo du, zeinu-hizkuntzan egindako ikuskizun laburra eskainiz.

Gazteak izango dira eguneko protagonista nagusiak, ohikoa denez Gerediaga Elkarteak antolatzen duen ekimenaren hastapeneko eguna Ikasleei zuzenduta baitago. Landako Gunean egongo diren standak bisitatzeaz gain, gainontzeko zazpi guneetan hainbat ekimen izango dituzte Euskal Herri osotik gerturatutako milaka gazteek.

200 ekitalditik gora

‘Osorik DA!’ goiburuarekin ospatuko den Azokak egitarau oparoa prestatu du gaurko Ikasle Egunerako eta Azokaren beste hiru egunetarako. Sortzaileek, argitaletxeek, ekoizleek eta bestelakoek eskainiko dituzten 405 nobedadeez gain kulturazaleek 200 ekitalditik gora izango dituzte aukeran domekara bitartean.

Gaur bertan ikasleentzat bereziki prestatutako hainbat tailer izango dira gune desberdinetan, ahozkotasuna, liburugintza, zinemagintza, antzerkigintza, ipuinak edo kaligrafia lantzeko baliagarriak direnak.

Azokak duen arlo profesionala ere lehenengo egunean azalduko da, goizeko 10:00etatik aurrera lehenengoz antolatutako DA! PRO egitasmoa abiatuko baita Musika Eskolan. Musikari, programatzaile eta diskoetxeen arteko topagunean 17 musika taldek aurkezpena egingo dute.

Lehendakaria inaugurazioan

Zuzeneko ekitaldiak ere egunean zehar abiatuko dira gune guztietan eta  Ahotseneako zuzeneko musika saioak arratsaldean hasiko dira. Gune horretan jarritako bi agertokietan ia 50 taldek joko dute domekara bitartean eta Ahotseneako solasaldien aretoan, Saguganbaran, Kabian, Irudienean, Szenatokian zein Plateruenan eskainiko den programazioak edozein euskaltzale asetu dezake. Azken gune horretan izango dira egun amaierako kontzertuak eta gaurkoan ETS En Tol Sarmiento taldeak ‘Aukera berriak’ lana aurkeztuko du.

Lehenengo eguna izanda, inaugurazio ekitaldia ere prestatu dute Gerediaga Elkarteko antolatzaileek. Arratsaldeko 19:00etan Musika Eskolan egingo den ‘Oparitarako’ ekitaldia Kepa Errasti aktoreak gidatuko du eta  bertan, besteak beste, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Ima Garrastatxu Durangoko alkatea izango dira.

Domekara arte egongo diren ekitaldien egitarau osoa Durangoko Azokaren webgunean kontsulta daiteke, baita sortzaileen sinadura-ordutegiak eta bestelako informazio gehigarriak.

Antolatzaileek zerbitzu publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute, nahiz eta kotxea erabiltzen dutenentzat doako autobus zerbitzua prestatu dute 20 minutuero Iurretako peaje alboko aparkalekuetatik Landako guneraino.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados