Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Euskal kulturaren adierazle nagusiak ateak zabalduko ditu

Euskal kulturaren adierazle nagusiak ateak zabalduko ditu

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako 45. edizioa prest dago musika eta literaturaren inguruan murgilduko den jendeari ongietorria emateko.  Bihartik aurrera eta datorren 8ra arte euskal kulturaren adierazle nagusiak ateak zabalik izango ditu.

Erotismoa ardatz hartuta, Gerediaga Elkarteak  egitarau sakon eta zabala proposatzen du hurrengo egunetarako, nahiz eta krisiaren eragina nabarmen izan. Landako Erakustazokan 138 erakusleen proposamenak ikusgai izango dira, 285 standetan banaturik.

Urtero legez, nobedadeak ere ez dira faltatuko azokan. Aurten 505 nobedade hurreratuko dira Durangorarte gehienak, 339 hain zuzen ere, liburuak izanik. Hauen artean, Joseba Sarrionandiaren ???Moroak gara behelaino artean????, Pamielak aurkeztuko duen testuz eta argazkiz osatutako liburua.

Elkar argitaletxeak ere Durangoko plazaz baliatuko da nobedadeak aurkezteko. Izan ere, hainbat lan berri izango dira. Xabier Montoian ???Fucking artist??? ipuin liburua, Joan Mari Irigoienen ???Nor bere bidetik???, Asier Serranoren???Hiri gorritik??? poesia lana, edota Miren Agur Meaberen  ???Zazpi orduak???, besteak beste.

Musikaren esparruan, ordea, 85 nobedade izango dira Durangon. KenZazpi taldeak ???Ortzemugak begietan??? laugarren lan berriarekin helduko da Azokara. Berri Txarrak , berriz, ???Denak ez du balio??? diskoa aurkeztuko du.

Gerediaga Elkarteak Kurdistan izendatu du herrialde gonbidatu bezala. Hizkuntzari buruz eta adierazpen askatasunari buruz mahainguru bi eta umeekin Kurdistaneko abestiak eta musika ikasteko saioak izango dira. Kurduerak eta euskarak bizi duten errealitate ezberdinetatik abiatuta, bi hizkuntzen erronkei buruzko mahaingurua izango da Azokan.

Aurtengo Argizaiola Imanol Urbieta (Zarautz, 1934) musikariari emango zaio, batez ere umeentzat doinuak egin eta irakaskuntzan erabili dituelako. Musikan oinarrituta irakasteko eredua ere sortu du.

 

Durangon. com gunetik Azokari zapore guztiak dastatzeko, hurrengo menua proposatzen dugu. ON EGIN!:

  • Entremesak, inaugurazio ekitaldia eta Argizaiola: ???Maitasunaren arbola??? ipuin ??? konferentzia epela Joxemari Carrreren eskutik. Maitasunaren arbola aspaldi zaharreko Afrikako istorioa da. Horrekin batera beste ipuin batzuk izango dira, guztietan pertsonek sexu kontuak nola kontatu izan dituzten adierazgarri, orduan eta orain. Inaugurazio ekitaldia bihar, abenduaren 4an izango da, 12.00etan. Imanol Urbieta musikariari emango zaio aurtengo Argizaiola. Abenduaren 4an, 20.30ean, San Agustin Kultur Gunea.
  • Hamaiketakoa Bizkaiko bildotsarekin: EHNE sindikatuak eta Erraldek Bizkaiko bildotsak erreko dituzte eta ongi-etorri dastaketa eskainiko zaie Azokako biistariei. Abenduaren 4an, 13.00etan, Landakogunea Plazan.
  • Lehenengo platera Kurdistango hizkuntzarekin: Mahai ingurua. Euskara eta kurduera: estatu gabeko bi hizkuntza. Bertan Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatua, Edurne Brouard AEKko kidea eta Ronayi ??nen kurduera irakaslea eta kurduera irakasteko liburuen egilea. Moderatzailea: Urtzi  Urrutikoetxea. Abenduaren 5ean, 13:00etan, aretoan.
  • Bigarren platera jostailu erotikoekin: Tailer erotikoa: ???Erotik toys??? jostailu dendako Manex Rekaldek jostailu erotikoen jatorri, ezaugarri eta erabilerak erakutsiko ditu publikoaren laguntzarekin eta umorez. Sexualitatearen alderdi onuragarrienak hizpide izango dira.  Abenduaren 6an, 19:00etan, aretoan.
  • Postrea ???Durangaldea bizi??? sari-banaketa: ???Durangaldea bizi??? bideo lehiaketa. 13 eta 17 urte arteko gazteen artean antolatu den bideo lehiaketako sari banaketa ekitaldia. Abenduaren 8an, 18.30ean aretoan.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados