Euskal kulturarekin gozatzeko ekosistema den Durangoko Azoka ‘Osorik DA!’ leloarekin ospatuko da

54.DurangokoAzokaAurkezpena
Antolatzaileak, babesleak eta guneetako arduradunak izan dira kartelaren eta leloaren aurkezpenean.

Oier Zuñiga nafar ilustratzaile eta diseinugile grafikoak egindako kartelak iragarriko du abenduaren 5etik 8ra bitartean ‘Osorik DA!’ goiburuarekin ospatuko den 54. Durangoko Azoka. Edizio berriaren irudia Liburu eta Disko Azokak izan zuen lehen kokagunean aurkeztu dute gaur, Andra Mariko elizpean hain zuzen.

Pixka bat kostata izan bada ere, zatika aurkeztu dute edizio honetako kartela aurkezpenean parte hartu duten hizlariek, azken atala artistak berak eta Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak agerian jarri dutela.

Durangoko Azokak osatzen duen “ekosistema berezia” izan du hizpide Mujikak eta ideia hori islatu nahi izan du Zuñigak bere lanean. Azokak 54 urtetan iraun badu “egokitzen jakin duelako” izan dela adierazi du Mujikak, hasieran Liburu eta Disko Azoka zena gaur egun askoz gehiago delako: “sormena da, zabaldu eta erakusteko lekua da, salerosketa gunea da, euskal kulturaz gozatzeko plaza da”.

Kale gorrian hasi zen ekimena

Azoka “kale gorrian” egiten ziren lehenengo edizioak ekarri ditu gogora Josean Muñoz Kultura sailburuordeak eta horregatik “gauza ederra da aurkezpena” Andra Mariko elizpean egitea “hemen hasi zelako dena”. 54 urte geroago Azokak baditu bere aretoak eta “gainera handia da; Durangoko Azoka handia da, sendoa da eta lehen bezain ederra da”.

Gainera, edizio honetako kartela poliki-poliki erakustearekin beste ideia bat ekarri du gogora Muñozek, “hedabideetan eta baita erdal hedabideetan ere”, pixkanaka-pixkanaka ematen direlako aurreko egunetan Azokan izango diren nobedadeen berri.

Gozatzeko bidaia

“Gure kultura transmititzeko lanean herri erakundeok baliabideak eman eta bideak erraztu behar ditugu” adierazi du Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak. Bestalde, “euskal kulturgintza babestu eta sendotzeko lana” etenik gabea dela azpimarratu du eta ekimen publiko eta pribatuen arteko elkarlana dela “helburu horretara hurreratzen ondoen lagunduko dizkigun estrategia” adierazi du.

“Kultura bidaia bat da. Bidaia bat zure barrura” dela adierazi du Ima Garrastatxu Durangoko alkateak eta Azokara gerturatzen direnek egiten duten “bidaia emozional, geografiko eta kulturala” gogoratu ditu.

Horrez gain, “Durangora etorri eta barne eta kanpo bidaia kultural eta pertsonal bat” irekitzeko gonbidapena luzatu du Garrastatxuk eta “bisitaldiaren ostean Durangoko oroitzapen eder bat eta euskal kulturaren momentu aberatsaren froga diren liburu eta disko ederrak” eramatearen esperantza ere adierazi du. “Ongi etorriak izango zarete Durangora kulturaren bidaiaz gozatu nahi duzuen guztiak”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar