Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Herriko selekzioaren aldeko aldarrikapen jaia antolatu dute larunbatean

ESAITek Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko aldarrikapen jaia antolatu du datorren larunbatean. Horretarako Zornotzan ospatuko den egun osoko egitaraua prestatu dute. Bertan, pilota partiduak, umeentzako jolasak, kalejira eta bazkari herrikoia burutuko dira besteak beste.

ESAITek proposatutako egitaraua goizeko 10.00etan hasiko da frontoian lehiatuko diren pilota partiduekin. Bien bitartean, ardi eta antzar erakustaldia izango da Pike parken, eta Andra Mari enparantzan, berriz, umeentzako gaztelu puzgarriak jarriko dira.

Ordu erdi beranduago, Porrotx pailazoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Ixerbekoan eta herri kirolen erakustaldia goizeko 11.00etan izango da pike parken.

Euskal Herriko Selekzioen aldeko kalejira parke gorritik abiatuko da 12.30ean, ibilbidea zanpatzarrekin alaituta izanik. Ordu erdi beranduago ikurrinari omenaldia eskainiko zaio Zelaieta parkean, eta 14.30etik aurrera, berriz, bazkari herrikoiaren txanda helduko da Ixerbekoan.

Ekitaldiek arratsaldean izango dute jarraipena, Euskal Herriko bigarren lasterketa irekiarekin. Batukada ikuskizuna ondoren, Sarkor, Governors eta Hesian taldeen kontzertuekin amaituko da Zornotzan ospatuko den aldarrikapen jaia.

 

ZORNOTZAN. Zornotzako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados