Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Herriko lehen ‘Hike & Fly’ txapelketa ospatuko da zapatuan

ElorrioLarranoHike&FLyLarrano parapente taldeak antolatutako Euskal Herriko lehen ‘Hike & Fly’ txapelketa ospatuko da zapatuan Elorrion. Ekimen honetan parte hartuko duten kirolariek oinez egindako ibilaldia eta parapente jauzia uztartuko dituzte; beraz, pilotu bakoitzak erabili ahal izango dituen garraiobide bakarrak bere oinak eta parapentea izango dira.

Txapelketa goizeko 12:30ak aldera hasiko da Elorrioko plazan eta parte hartzen duten kirolariek Udalaitzeko antzinako meatoki ingurura joan beharko dira oinez edo korrika eginez. Ibilbide horrek bost kilometro baino zerbait gehiago ditu eta parte hartzaileek 535 metro desnibel positiboa gainditu beharko dituzte, aireratze lekua dagoen 640 metroetara heltzeko.

Antzinako meatzetara heldu ondoren, parapentea kokatu, aireratu eta meteorologiaren arabera antolatzaileek jarritako baliza batzuetatik pasatu beharko dute piloto guztiek, San Anton inguruan kokatuko den gunean lurreratu aurretik. Ondoren, korrika edo oinez joan beharko dira Herriko plazaraino, leku horretan egongo baita kokatuta helmuga.

Estrategia eta esfortzua

Parte hartzaileek ezingo dute itsaso mailatik 1400 metrotako altuera pasatu. Jarritako balizetan 2 metrotako tolerantzia egongo da, GPSaren akatsak saihesteko, eta alturan %2koa.

‘Hike & Fly’ txapelketak “estrategia, esfortzua eta hegaldi librea jorratzen ditu”, antolatzaileen arabera eta parte hartzaileek denbora jakin baten burutu beharko dute prestatutako ibilbidea.

Txapelketak bi kategoria izango ditu eta Euskal Herrikoa irabazten duenak txapela, garaikurra, urdaiazpikoa, txorizoa eta eskalada denda baten trukatzeko balea eskuratuko ditu. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, garaikurrak, jaikiak eta eskalada dendan trukatzeko baleak irabaziko dituzte.

Euskadin federatu gabeak eta besteak Open kategorian lehiatuko dira eta sailkatutako hiru lehenak, jateko produktuak eskuratuko dituzte.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados