Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Atxondon bilduko dira

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Atxondon bilduko dira

Urtero legez, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa egingo da datorren igandean Atxondoko Axpe auzoan. Aurtengoa 44. edizioa izango da eta bertan 11 artzain eta txakur lehian izango dira txapela eramateko helburuarekin.  Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko txapeldun eta txapeldunordeek trebezia erakutsiko dute.

Paraje ezin ikusgarriagoan, laugarren urtez jarraian egongo da Atxondon Txapelketa, Axpe auzoko Eleizaburu landan hain zuzen ere. Gerediaga Elkarteak antolatuta eta Atxondoko Udalaren laguntzarekin, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketaren  44. edizioa lehiatuko da igandean.

Lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batuko dira Atxondon. Bertan 11 txakur eta artzai izango dira. Aurten, gainera, ez da Durangaldeko ordezkaririk izango.

Beraz, Bizkaiko txapeldun bezala ???Lur??? txakurra eta Etxebarriako Juan Jose Egurrola izango dira, eta txapeldunordeak, berriz, ???Luna??? txakurra eta Sodupeko Jose Ramon Garcia. Arabatik, ???Leze??? eta Illarduiako Jose Maria Jauregi, eta ???Azke??? eta Nafarreteko Jon Zuazo egongo dira. ???Azkar??? txakurra eta Juan Jose Arrizabalaga  Elgoibartik etorriko dira, eta ???Txato??? eta Ramon Larrañaga Azkoitiatik, Gipuzkoako ordezkariak bezala. Nafarroatik, berriz,  hiru txakurrek parte hartuko dute aurten. Euskal Herriko txapelduna eta aurtengo Nafarroako txapelduna bat direlako. ???Ttiki??? txakurra eta Aresoko Jose Antonio Alustiza eta ???Lagun??? eta Amaiurgo Jose Mari Ixilarte izango dira Atxondon. Nafarroako hirugarren sailkatua ???Hiru??? txakurra eta Etxarri-Aranatzeko Jesus Razkin izango dira. Azkenik, Iparraldeko ordezkariak ???Txiko??? txakurra eta Marzel Hualde Aldudetik, eta ???Alai??? eta Michele Atxeritogarai Iholditik izango dira.

Txakurrek artzainen aginduetara hiru lan ezberdin egin beharko dituzte. Lehenengoan, banderekin finkatutako bide batetik joango da txakurra, ardiak dauden lekutik urruntzen. Bigarrenean, landako hesietatik ardiak pasatzen saiatuko da eta hirugarrenean, ezkortan sartu beharko ditu.

 

DURANGON. Atxondoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados