Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal eta okzitaniar kulturen plaza bilakatuko da Durangoko 49. Azoka

Euskal eta okzitaniar kulturen plaza bilakatuko da Durangoko 49. Azoka

Durangoko Azokak 49. edizioa beteko du eta aurten ere etengabeko hazkundeari ekingo dio, bertan “inoiz baino partaide eta sortzaile gehiago” izango delako, atzo egindako aurkezpen ekitaldian Gerediaga elkarteko lehendakaria den Nerea Mujikak aurreratu zuenez.

Abenduaren 5etik 8ra Landako Gunean kokatuko diren 245 standetan 330 nobedade aurkeztuko dira eta Azokak izango dituen gune desberdinetan 150 ekitaldi eskainiko dira. Aurtengo herrialde gonbidatua Okzitania izango da eta Argizaiola Saria, Anuntxi Aranari emango zaio.

Hastear dagoen ‘Kulturaren plazak’ 500 sortzaile inguru eta 100.000 bisitaritik gora bilduko dituela aurreikusten dute antolatzaileek eta egin beharreko lanei aurre egiteko 700 boluntario eta langileen partaidetza beharrezkoa izango da. Aurten iaz baino zazpi stand gehiago ipiniko dira, tarteko lehen aldiz 16 autoekoizleek kokatuko duten, hauetatik 11 liburu egileak direla eta gainontzeko bostak musikariak.

Azokak kulturgintzan duen garrantzia eta berorren garapen ekonomikoa “estrategikoa” dela azpimarratu zuen Mujikak aurkezpenean, bere esanetan “eta azterketa handirik egin gabe, bi milioi euroko inpaktu ekonomikoa lortzen dela esan genezake”. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendaria den Jose Manuel Bujandak berriz, Durangoko Azokaren arrakasta “saltokia izateaz gain topalekua” izatean datzala azpimarratu zuen eta Durangoko alkatea den Aitziber Idigorasek herritarrentzat eta durangarrentzat urteroko hitzorduaren “berebiziko garrantzia” aldarrikatu zuen.

Azokaren aurrekontua, iazko antzerakoa izango da, hau da 620.000 euro, eta Mujikaren esperantza “zulorik ez egitea” da. Babesle nagusia, aurten ere, Eusko Jaurlaritza izango da, 150.000 euro jarriko baititu, ia bikoiztuz iaz emandako 80.000 euroak. Bujandaren esanetan diru kopuru hori “egonkortuta” dago datozen urteetarako, eta Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundien inplikazio gehiago eskatu zuen Azokari ematen dioten diru ekarpena gehituz.


Okzitaniako kultura

Aurtengo herrialde gonbidatua Okzitania izango da eta herri horren hizkuntza eta kulturaren ezaugarriak gertutik ezagutzeko aukera izateaz gain euskararekin duen harremanaren berri emango da.

Abenduaren 5ean izango den Sarrera hitzaldian, Sèrgi Javaloyèsek, Akitaniako Kontseilu ekonomiko, sozial eta ingurumeneko kideaak, “Okzitania herrialde betetik haratago, etorkizun kosmopolita” gaia izango du hizpide. Hurrengo egunetan okzitanoa eta euskararen arteko harremanak izango dira mintzagai, tarteko hizkuntza bien hiztegia, edo euskara eta okzitanoa sustatzeko sortu diren tresna digitalak aurkeztuko dira. Okzitaniako literaturaren garapena edo Okzitaniako lehen telebista den OCtele ere ezagutzera emango dira.   

2014ko Argizaiola Saria euskal mitologia eta antropologia arloetan hainbat lan egindako Anuntxi Aranak jasoko du. Frantses filologian lizentziaduna izateaz gain, Aranak “Orozko Hareneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa” doktorego tesia idatzi eta Ipar Euskal Herrian euskaraz defendatu zen lehenengoa izan zen.


Nobedadeak

Iragarritako 330 nobedadeetatik 222 liburuak izango dira, 61 diskoak, 27 aldizkariak, 3 bideo eta beste hainbeste argitalpen elektroniko eta gainerako 14ak jolasak, agendak edo egutegiak.

Areto nagusian izango diren ekitaldiez gain, 30 aurkezpen eta 12 solasaldi hain zuen, programazio oparo eta erakargarria izango da azken urteetan ohikoak diren beste zazpi guneetan. Horren adibide, Plateruena Kafe Antzokian egunero izango diren kontzertuak; San Agustin Kultur Gunean izango den Szenatokitik iragartzen diren estreinaldia eta antzerki maratoia; Zugaza zineman egingo diren 40 proiekzioak, tarteko ‘Xalbador’ dokumentalaren estreinaldia edo Saguganbaran burutuko diren tailer eta ipuin-kontaketa saioak. Ahotsenean 55 zuzeneko ekitaldi eta 35 solasaldi eta Kabi@n lau ekimen berritzaile iragartzen dira.


WiFi eta Instagram

Azokara gerturatuko diren bisitariei esperientzia errazteko eta egonaldia gozagarri egiteko asmoz, mugikorretako aplikazioa eskuragarri izango da. Euskaltelen bezeroak berriz doako wifi zerbitzua izango dute eta bezeroak ez direnek 15 minutu doan izango dituzte.

Instagram sare sozialean berriz, #dazokat argazki lehiaketa izango da azoka egunetan. Eguneko argazkiaren irabazleak Plateruenan izango den kontzerturako sarrerak lortuko ditu eta lehiaketaren irabazle nagusiak Eroski Bidaiak eskainitako Europako hiriburu batera bidaia lortuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados