Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

“Eukaristia ebanjelioetan” liburua argitaratu dute

“Eukaristia ebanjelioetan” liburua argitaratu dute

Aspaldi eta urtero, Tabira eskualdeak Garizuma aldian hitzaldi sorta bat eratzen dau Durangaldeko jendeari begira. Jardunaldion laburpenagaz osaturik dator “Eukaristia ebanjelioetan” izeneko liburutxo hau, Uribarriko Andra Mari Elizak argitara emoten dauan “sakontzen” sortako 11. liburua hain zuzen ere. Parroki honek aldi berean “otoitzean” sorta ere argitara emoten dau, orain arte 26 liburu kaleratu dituelarik. Durangaldeko parrokietan aurkitu daiteke azken liburu hau hiru eurotan.

Liburuxka honek, lehenengo eta behin, Durangoko jesuiten Arrupe izeneko aretoan emon ziran hitzaldien kronika labur eta bizi bat dakar, aurtengo, 2010.eko garizuma honetan ospatu diran hitzaldion gainean. Bigarren tokian ???eukaristiari buruzko hiru gogoeta??? datoz, eskualdeko abade diren Xabier Eskauriatza, Esteban Orbe eta Jesus Mari Zendoiak prestaturik.

Azken puntua, beti lez indartsu eta interesgarri, Jose Antonio Badiola doktoreak bialdu dauskun bere ponentziaren laburpena dogu: ???Eukaristia ebanjelioetan ???. Gure eskerrik beroenak berari. Esku artean euskeraz irakurri daikezu gogoeta hau Jesus Mari Agirre jaunaren lan txukunari esker.

Eskerrak, era berean, Iker Barrutietaren maisu lan eskuzabalari, berak egindako argazkiek hornitzen dabe-eta lantxo hau.

Gaiok astiro eta taldean irakurriz, hobeto ospatuko dogu gure fedea, bizitzagaz lotu, eta pausu sendo bezain erabakigarriak emongo ditugu gure eskualdean ADAP izeneko abade bako ospakizunak martxan ipintzen.

Gure liburuak ezagutzeko: http://sites.google.com/site/otoitzean/

Tabira eliza.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados