Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

EtxE berriztarrak crowdfunding kanpaina baten bidez argitaratuko du bere seigarren diskoa

EtxE‘EtxE’ izen artistikoarekin ezaguna den Iñaki Etxezarraga musikari berriztarrak bere seigarren diskoa argitaratuko du udazkenean. Pop-rock doinuen aldeko apustua egiteaz gain, lan berria crowdfunding kanpaina baten bidez kaleratuko du.

Azken bi diskoetako formatu akustikoa utzi, talde berria sortu eta pop-rock doinuen aldeko apustua egin du EtxEk. Dagoeneko lanean ari da Jagoba Ormaetxea ekoizlearekin Bilboko TAOM estudioetan eta disko berria bere ibilbideko lanik onena izango dela dio autoekoizpen kanpaina garatzen ari den Verkami.com web gunean. Aurkezpen kantuak ‘Arma, Tiro, Pum!’ izenburua du.

Crowdfunding kanpaina ekainaren 21ean hasi zen eta uztailaren 31n amaituko da. Ekimen horren bidez lana argitaratzeko behar dituen 2.500 euroak lortu nahi ditu mezenasengandik. 21 egunetan 1.077 euro lortu ditu, hau da, behar duenaren %43a.

8 eta 25 euro arteko ekarpenak

Autoekoizpenari laguntzeko 8 eta 25 euro bitarteko ekarpenak egiteko sei aukera desberdin daude. Jarritako diruaren arabera, aurkezpen kontzerturako sarrera edo sinatutako KD berria, kamiseta eta aurkezpen kontzerturako sarrera eskuratu daitezke.

EtxEk 2004. urtean hasi zuen bere bakarkako musika proiektua eta urte horretan Berrizko Hiltegixe Gaztetxeko ‘V. Aldapa musika lehiaketa’ irabazi zuen. Sariarekin ‘Zatoz Nirekin’ diskoa argitaratu zuen eta ondoren, ‘Bidea Eginez’ (2007) eta ‘Heldu Eskutik’ (2009) kaleratu zituen. 2011n formatu akustikoari heldu zion eta urte horretan argitaratutako ‘Haize berri bat’ lanaz gain, ‘BiZi’ (2016) diskoa ere kaleratu zuen.

Crowdfunding kanpainako mezenasei irailaren 14an bidaliko zaie disko berria eta salmentara irailaren 18an aterako da. Urriaren 6an berriz, zuzeneko aurkezpen kontzertua eskainiko du Plateruena Kafe Antzokian, The Van taldearen ekitaldiarekin osatuko den agerraldian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados