Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Estilo desberdineko musika kontzertuak nabarmenduko dira Traña-Matienako txosnagunean

Baske Street Boys

Estilo desberdineko musika kontzertuak nagusituko badira Traña-Matienako txosnagunean, jolasak, gazteen arteko olinpiadak edo Zigor Iturrietak emandako sukaldaritza tailerra tartekatuko dira txosna batzordeak prestatutako egitarauan.

Azken ostiraleko elkarretaratzearekin hasiko dituzte bihar San Prudentzio jaiak txosnagunean eta 20:30ean egingo duten pregoi irakurketa eta txupinazoa piztu ondoren, parrillada eta Oxabik girotutako erromeria egongo dira.

Zapaturako prestatutako egitaraua arratsaldeko jolasekin hasiko da eta gauean Puro Relajo talde nafarraak eskainiko dituen rantxerak eta bestelako doinuak eta musika tresna tradizionalekin Garilak 26 seikoteak girotuko duen erromeriarekin osatuko da eguna. Domekan umeentzako denborapasak egongo dira arratsaldean eta astelehen goizean autodefentsa tailerra, gazte bazkaria eta olinpiadak hartuko dute protagonismoa. Arratsaldean berriz, Sakatu elektrotxaranga irtengo da eta gauean Kaotikoren kontzertua, play back lehiaketa eta Zirkinik bez!ekin erromeria egongo da. Martitzenean herri-kirolen erakustaldia eta Geu Beren aldeko txahal erre banaketak osatuko dute egitaraua.

Zigor Iturrietak datorren barikuan 18:30etatik aurrera eskainiko duen sukaldaritza tailerraren ondoren, umeen Mastertxef lehiaketa egongo da eta gauerdian karaokean parte hartzeko aukera egongo da. Baske Street Boys, Eskupitajo eta Muted taldeek zapatuan, maiatzak 5, eskainiko dituzten kontzertuek emango diete amaiera aurtengo jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados