Azoka 2016

Paperetik agertokira
Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzitako ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren bi agerraldi izango dira martitzenean Szenatokian, 12.30etan eta 18.00etan. Gaur, ‘Mami Lebrun’ eszenaratuko da eta bihar zortzi lanen eszenekin osatutako antzezlanen maratoia egongo da
BIDEOA

Euskal kulturaz blaitzeko oasia
Atzo arratsaldean inauguratutako 51. Durangoko Azokak 250 ekitalditik gora izango ditu edizio honek iraungo dituen bost egunetan. Euskal Herriko leku askotatik gerturatutako milaka ikasleek leporaino bete zuten goizean Landako Gunea.

Hemen da euskal kulturaren hitzordu nagusia
Gaur hasiko den Durangoko Azokako lehen protagonistak Euskal Herri osotik gerturatutako ikasleak izango badira ere, 51. edizioaren inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19.00etan egingo da. Ate irekiera Karrika Antzerki Taldearen ‘Deshakespearezioak’ ikuskizunaren pasarte batekin egingo da, edizio honetan presentzia nabarmena izango duen Donostia 2016ri keinu eginez.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close