Eskualdeko sei bertsolari izango dira urrian hasiko den Bizkaiko Txapelketaren Udagoieneko fasean

AitorBizkarra
Balmasedan lortutak 196,5 puntuei esker salikapenaren lehengo postua lortu du Aitor Bizkarra abadiñarrak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko fasearen azken ekitaldia jokatu zen zapatuan Traña-Matienako Errota kultur etxean. Saioan ez zen eskualdeko bertsolaririk egon baina ekitaldi horretan erabaki zen zeintzuk izango diren Udagoieneko fasean egongo diren bertsolariak.

Udaberriko fasean lehiatutako 78 bertsolaritik 29k lortu dute Udagoieneko faserako txartela; 30.a Oihana Bartra da, 2014ko finalista izan zelako.

Urrian hasiko den Udagoieneko fasean egoteko txartela lortu dute eskualdeko sei bertsolarik. Sailkapen ekitaldietan puntu gehien lortu dituen bertsolaria Aitor Bizkarra izan da, abadiñarrak 196,5 puntu metatu baitzituen maiatzaren 6an Balmasedan jokatutako saioan.

Eskualdeko beste bi bertsolari lehenengo hamarren artean sailkatu dira. Txaber Altube abadiñarra hirugarrena izan da apirilaren 22an Ondarroan lortutako 185,5 puntuei esker eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra berriz, zazpigarren sailkatu da maiatzaren 13an Getxon lortutako 175 puntuekin. Udagoeieneko fasean egongo dira ere Gorka Pagonabarraga durangarra (167 puntu),  Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra (162,5) eta Iker Apraiz atxondoarra (162).

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu aurretik bost kanporaketa eta hiru finalaurreko jokatuko dira Udagoieneko fasean. Finalaurrekoetan 2016an finalista izandakoak sartuko dira eta bertan egoteko eskubidea dute Miren Amuriza berriztarrak eta Zornotzan bizi den Beñat Ugartetxea mallabiarrak.

Eskualdeko beste sei bertsolari, Igor Galartza, Jon Ander Urkiaga, Beñat Romero, Peru Astigarraga, Eneko Barruetabeña eta  Beñat Molina, Udagoieneko fasetik kanpo gelditu dira, Udaberriko fasean ez dituztelako lortu behar beste puntu.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar