Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskualdeko ondarearen hainbat atal ezagutzeko aukera izango da urrian

MikelUrdangarinMargolariaTaldea(Argz Josu Izarra)
Mikel Urdangarinek kontzertua emango du barikuan Gerediagako foru-zelaian. (Argazkia: Josu Izarra)

Inoiz baino gehiago “herritarrei parte hartzeko gonbit” egiten duten Ondarearen Europako 2019ko Jardunaldiak ospatuko dira datorren astetik aurrera Durangaldean zein Bizkaian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta hainbat Udal eta erakundeen babesarekin.

Iragarritako ekimenak “egunerokotasunetik ihes egiteko eta gure kulturaren zati bat geureganatzeko bidea ematen diguten adierazpen horiek nabarmendu nahi dituzte”, antolatzaileen esanetan. Herritarrak protagonista bilakatzeko asmoarekin hainbat eratako ekitaldiak iragartzen dira, besteak beste, dantza egiteko, abestiak ikasteko, antzezlanak ikusteko, horma-irudiak sortzeko edo erromesbideetatik ibiltzeko.

Eskualdean egingo diren ekimen artean Gerediaga Elkarteak prestatutako zazpi ekitaldi izango dira, tokian tokiko udalen laguntzarekin.

Gerediagako foru-zelaia. Abadiño

Abadiñoko Gerediagako foru-zelaian izango da ekitaldiei hasiera emango dion ‘Sutondotik Gerediagako Plazara!’ saioa. Datorren barikuan, urriaren 4,  arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arrazolako Jesus eta Tere Eguskiza neba-arrebak ipuin irakurketa eskainiko dute eta jarraian Mikel Urdangarinek ‘Margolaria’ diskoan bildutako kantuak eskainiko ditu.

Garai

Hurrengo hitzordua biharamunean izango da Garain, arratsaldeko 19:00etan hasita. Momoitioko San Juan baselizan hasi eta Elizabarrira arteko joanaldiak 70eko hamarkadara arte heriotzaren gainean egon diran sinesmen eta errituak ezagutzeko aukera emango du. Jarraian, laukote ahots zurien kontzertu laburra eta hileta-kultuan erabiltzen ziren objektuen erakusketa txikia egongo dira.

Otxandio

Juan Mari Beltran musikologoak emandako hitzaldia eta Otxandioko Soinubil taldeak herriko kantuekin hornitutako kalejira egingo dute Otxandion urriaren 12an, 18:00etatik aurrera, ‘Kantuz biziz’ deituriko ekitaldian.

Izurtza

Sendabelarrak izango dira mintzagai Izurtzan urriaren 19an, 10:30ean gazteleniaz eta 12:30ean euskaraz. Mentxu Amantegik gidatuko duen ibilbide-tailer didaktiko eta praktikoan egun jakin batzuetan sendabelarrak biltzeko tradizioa izango da mintzagai.

Mañaria

Egun berean, baina arratsaldeko 16:30ean, ipuin-kontaketa eta haur-jokoak izango dira Mañarin. ‘Durangaldeko kontuak’ deituriko saioan Errose Bustinza eta Kirikiñoren ipuinak izango ditu abiapuntu Peru Madalenak bere kontaketa egiteko.

Berriz

‘Pilota jokoa: Zelaietatik Pilotalekura’ izango da Berrizen urriaren 26an egingo den ekimenaren izenburua. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, pilota mota ezberdinak ezagutu eta bote luzeko partidu bat barrutik ezagutzeko aukera izango da Berrizburu frontoian egingo den erakusketa, erakustaldia eta pilota partiduarekin.

Iurreta

Iurretan, urriaren 27an Jose Antonio Azpiazuk emango duen ‘Gorulariak, lihoaren dantza’ hitzaldiarekin eta jarraian Mikel Deuna dantza taldeak eskainiko duen dantza erakustaldiarekin osatuko dira Gerediagak prestatutako ekitaldiak.

Ekitaldi guztiak doakoak badira ere aurrez izena ematea ezinbestekoa da, ekintza batzuetan leku mugatua izaten delako. Horretarako ejardunaldiak@gmail.com e-postara idatzi edo bulego orduetan (9:00-13:00 / 15:00-18:00, astelehenetik ostegunera, eta 8:00-15:00, ostiraletan) 673005981 telefonora deitu daiteke.

Atxartetik Urkiolara

Aipatutako ekitaldiez gain beste hainbat proposamen izango dira eskualdeko herrietan.  Urriaren 20an ‘Erromeriak eta Erromesbideak’ deituriko ibilbide gidatua egongo da, Atxarteko Kristo Santua baselizatik abiatuta eta Urkiolako santutegiraino helduko dena. Toki Alai-Urkiolako Parketxeak antolatutako ekitaldian parte hartzeko  946 814 155 telefonoan edo urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus helbide elektronikoan egin behar dira erreserbak.

Otxandio

Egun berean ADR Gorbeialdek eta Aunia Kultura Elkarteak antolatutako ‘Jaietako limoi edariak eta Astikurutzeko elur zuloa’ deituriko bisita gidatua egingo da Felix Mugurutzaren azalpenekin lagunduta. 11 kilometroko ibilbidean parte hartzeko Gorbeiako Turismo Bulegoaren 946 122 695 telefonora deitu edo turismo@gorbeialdea.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Zornotza

Urriaren 20an izango da ere ‘Kantuz kantu’ kontzertua Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan, 12:00etan.

Durango

Durangoko Arte eta Historia Museoak Jabier Kaltzakortak emango duen ‘Euskal baladak’ hitzaldia antolatu du urriaren 3rako, arratsaldeko 19:00etan. Kaltzakortak egindako bilketa lanak Antonio Zavalak hasitakoari jarraipena eman zion eta berbaldian olerki-adierazpen horiek euskal kulturan duten garrantziaz mintzatuko da.

Durangoko Turismo Bulegoak Belen Bengoetxeak eta Teresa Camposek gidatutako bisitaldiak prestatu ditu urriaren 19, 20, 26 eta 27rako. ‘Zein soinu egiten duzu, Feliciana?’ deituriko ekimenean kanpai-dei ezberdinen azalpenak eta Santa Anako kanpandorrera igotzeko aukera egongo da. Informazioa eta erreserbak egiteko 946 033 938 telefonora deitu behar da.

Elorrio

Elorrion urriaren 6an ospatuko den Errebonbiloen jaia ere Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan dagoela eta, Turismo Bulegoak Errebonbiloekin egun pasa egitea proposatzen du, goizaldeko 5:00etan egiten den kalejiran hasita. Horretarako 94 682 01 64 edo 688 776 270 telefonoetara deitu behar da erreserba egiteko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados