Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskualdeko lau eskolatan sukaldea jartzea eskatu dio Hezkuntza sailari Berton Bertokoa ekimenak

BertonBertokoaZabalarraAlderdiPolitikoek
Guraso elkarteetako kideek eta ordezkari politikoek bat egin zuten Berton Bertokoa ekimenaren inguruan.

Durangaldeko bederatzi ikastetxe publikoetako guraso elkarteak biltzen dituen Berton Bertokoa ekimenak, hiru eskaera dituen idatzia erregistratu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailean. Egindako eskarien artean, sukaldea ez daukaten lau eskolatan zerbitzu hori jartzea nabarmentzen da.

Gaur egun, Durangoko Zabalarra ikastetxean, Zaldibar eta Atxondoko eskoletan eta Iurretako Juan Orobiogoitia institutuan ez dute sukalde azpiegiturarik eta erregistratutako eskariarekin egoera hori aldatu nahi dute. Horrekin, janaria eskolan bertan sukaldatzeko aukera izatea aldarrikatzen dute, Berton Bertokoaren manifestuan agertzen den moduan.

Hezkuntza sailari emandako idatzian manifestuan agertzen den beste eskakizun bat ere egin dute, “Durangaldeko ikastetxe publikoetan bertako eta sasoiko produktuak sukaldatuak izan ahal izateko proiektu bat onartu dezala”, Berton Bertokoa ekimenaren eragileen esanetan.

Jangelen batzordea

Bi eskakizun horiek jorratzeko helburuarekin “bilera bat eskatu diogu Hezkuntza sailari”. Idatzian tartekatutako hirugarren eskariaren helburua  berriz, “abenduan Legebiltzarrean jangelen gaia lantzeko sortu zen batzordean parte hartzea”, eskatzen dute.

Berton Bertokoa ekimena sustatzen duten gurasoek, bestalde, Eurest eta Ausolan catering enpresekin bilera bana egin zuten, Urkiola Landa Garapena erakundeak gonbidatuta. Bertan, zuzenean luzatu zizkieten eskoletako guraso elkarteen eskariak, tarteko, Aste Santutik eta ikasturte amaiera arte Berton Bertokoa ekimenera atxikitako eskoletan “gutxienez astean behin bertoko eta sasoiko produktuak izatea”.

Bideo aurkezpena

Bestalde, Berton Bertokoa ekimenak ekoiztutako bideoklipa aurkeztuko da datorren eguenean Zaldibarko eskolan. Emanaldia arratsaldeko 18.00etan izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados