Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Eskualdeko hiru taldeak jokatuko dute zapatuan Abadiñon Bizkaiko Taldekakoen finala

koipelustres bizkaiko taldekakoa 2019
‘Koipelustre’s’ talde abadiñarreko Igor Galarza kantuan.

Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan parte hartu duten eskualdeko hiru taldeek zapatuan Abadiñon jokatuko den finalean lehiatuko dira. Arratsaldean izango den norgehiagoka horretaz gain, Bizkaiko Bertsozale elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du eta goizean eskolarteko idatzizko zein bat-batekoaren finalak ere jokatuko baitira.

Abadiñoko probalekuan egingo diren ekitaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira Eskolarteko bertso idatzien finalarekin. Lehiaketan Bizkaia osoko 150 gaztetxo inguru batuko dira eta ordu bete inguru izango dute proposatutako ariketak egiteko.

Altube eta Sarriugarte

Eguneko egitaraua 11:30ak aldera hasiko den Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finalarekin jarraituko du eta oholtzan izango diren zortzi bertsolari gazteen artean Bittor Altube abadiñarra eta Ander Sarriugarte durangarra egongo dira. Beste lehiakideak Amaiur Atxa (Areatza), Janire Arrizabalaga (Gernika-Lumo), Maider Altuna (Arrigorriaga), Maite Sarasola (Deustu) eta Peio Lago eta Peru Irastorza getxotarrak izango dira.

miotako bidelapurrak bizkaiko taldekakoa 2019
‘Miotako bidelapurrak’ taldeko Gorka Lazkano, Miren Amuriza eta Iruri Altzerreka kantuan.

Abadiñoko saioan lehiatuko diren zortzi bertsolarietatik bik azken buruz buruzkoa jokatuko dute. Bizkaiko txapelduna zein txapeldunordea ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean egoteko txartela lortuko dute eta bertan beste 12 bertsolarirekin lehiatuko dira.

Goizeko saioetako irabazleen sari banaketarekin eta ondoren hasiko den bazkariarekin osatuko da goizeko egitaraua.

Taldekakoa, arratsaldean

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak aktibatzeko eta indartzeko helburua duen Taldekakoen finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Probalekuko oholtzan ‘Miotako bidelapurrak’, ‘Tronperrieta’ eta ‘Koipelustre´s’ taldeak lehiatuko dira, hirurak eskualdeko bertsolariek eta bertsozaleek osatutakoak.

Otsailean hasi zen norgehiagokan 21 talde lehiatu dira eta bi fase gainditu ondoren Durangaldeko hiru ordezkariek lortu dute finalean egotea. Talde bakoitza, gutxienez, sei lagunez osatuta dago, 3 bertsolari eta gai-jartzaile, epaile eta laguntzaile bana.

tronperrieta bizkaiko taldekakoa 2019
‘Tronperrieta’ taldeko Juan Mari Areitio, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarraga kantuan.

Herriko probalekuan jokatuko duten Abadiñoko ‘Koipelustre´s’ek Beñat Gaztelurrutia, Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Ainhoa Urien, Igor Galarza, Jon Zialzeta, Bittor Altube eta Ione Narbaiza biltzen ditu. Berriz eta Elorrioko kideek osatutako ‘Miotako bidelapurrak’ taldeko partaideak berriz, Miren Amuriza, Ibai Guridi, Amaia Ugalde, Iruri Altzerreka, Gorka Lazkano eta Joxe Garaizabal dira. Durango eta Iurretako ‘Tronperrieta’ azkenik, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Ander Sarriugarte, Unai Iturriaga, Juan Mari Areitio, Erika Lagoma, Ander Elorriaga, Iker Maguregi, Leire Vargas eta Gorka Pagonabarragak osatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados