Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskualdeko herritarrak Nafarroako lau gailur argiztatuko dituzte Pirinioetako Bidea egitasmoan

Durangaldeko eta Zornotzako herritarrak Nafarroako Mendiaundi, Menditxuri, Lindus eta Argintzu mendi gailurrak argituko dituzte uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea-Via Pirinenca egitasmoan. Partaideak farol bereziak eta linternak erabiliko dituzte Hondarribiako Higer lurmuturretik Gironako Creus lurmuturreraino joango den argi lerro bat sortzeko, herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

Euskal herritarrek “115 gailur argiztatuko” dituzte antolatzaileen esanetan, Jaizkibeletik Benasqueraino, tartean Euskal Herrian dauden tontor ‘berdeak’ eta jende gehienarentzat irisgarriak direnak. Gailur ‘gorri’ gehienak berriz, Erdialdeko Pirinioan daude, eta mendizale trebatuentzat bakarrik dira egokiak.

Herri bakoitzak gailur ‘berde’ bat edo batzuk izango ditu izendatuta, eta horregatik beharrezkoa da izena ematea, herrietan jartzen diren mahietan edo izenaeman.gureesku.eus webgunean. Gailur ‘gorriak’ egin nahi dutenek pirinioetakobidea@gureeskudago.eus posta elektronikora idatzi behar dute.

Gure Eskuk “herrikideekin batera” joatea eskatzen die partaideei eta Elorrion, esaterako, Erdella Mendizale Taldearekin elkarlanean antolatutako bidaia prestatu dute, hiru aukera desberdin eskainiz.

 

Herri bakoitzari dagokion gailurra

Abadiño. Mendiaundi (Auritzetik). 4,5 kilometro, 1’ 30 min.

Atxondo. Mendiaundi (Auritzetik). 4,5 kilometro, 1’ 30 min.

Berriz. Menditxuri (Auritzetik). 3,3 kilometro, ordu 1.

Durango. Lindus (Ibañetatik). 3,4 kilometro. 1’ 10 min.

Elorrio. Menditxuri (Auritzetik). 3,3 kilometro, ordu 1.

Ermua. Menditxuri (Auritzetik). 3,3 kilometro, ordu 1.

Garai. Lindus (Ibañetatik). 3,4 kilometro. 1’ 10 min.

Iurreta. Lindus (Ibañetatik). 3,4 kilometro. 1’ 10 min.

Izurtza. Mendiaundi (Auritzetik). 4,5 kilometro, 1’ 30 min.

Mallabia. Menditxuri (Auritzetik). 3,3 kilometro, ordu 1.

Mañaria. Mendiaundi (Auritzetik). 4,5 kilometro, 1’ 30 min.

Otxandio. Argintzu (Urkiaga lepotik). 4,5 kilometro, 1’ 30 min.

Zaldibar. Menditxuri (Auritzetik). 3,3 kilometro, ordu 1.

Zornotza. Lindus (Ibañetatik). 3,4 kilometro. 1’ 10 min.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados