Friso

San Agustin Kultur Gunea: Abendua 2021

Friso
Friso

Eskualdeko gazte sortzaileen bost proiektu emango dira ezagutzera Pechakucha saio berrian

PechakuchaKartelaGerediaga Elkarteak Pechakucha ekimenaren hirugarren saioa antolatu du biharko eta, oraingoan ere, Durangaldeko gazte sortzaileek euren proiektu berritzaileak modu bizkor eta originalean aurkezteko aukera izango dute.

Arratsaldeko 19:30ean Goienkale 16. zenbakiko lokalean hasiko den ekitaldian bost egitasmo emango dira ezagutzera, komikigintzari, tatuajegintzari, literaturari, argazkigintzari eta antzerkigintzari lotutakoak.

Aiert Zubigarai marrazkilari eta komikilari elorriarrak ‘3izkaitxar’ deituriko egitasmoa aurkeztuko du. Anartz Aranguena komikizaleak eta marrazkilariak berriz, Durangon duen tatuaje dendaren berri emango du.

Sortzaile talde gazte batek sortu eta prosa eta poesia, musika, antzerkia edota artearen inguruko sorkuntzak biltzen dituen ‘Berbaz aldizkaria’ ere ezagutzera emango da ekitaldian. Durangaldeko argazkizale talde batek aurten hasitako ‘Argazki matadoia’ ekimenak ere egitasmo horren aurkezpena egingo du.

‘Desberdinak’, ‘NorNoriNork’ ‘Los Insignificantes’ eta ‘Eingo al deu’ antzezlanak estreinatu dituen Durangoko ‘Atara Zarata’ antzerki talde amateurraren partaidetzarekin osatuko da saioa.

Pechakuchak, japoniarrez, berriketa esan nahi du eta, sarritan, 20×20 ikurrarekin irudikatzen da. Izan ere, horrelako aurkezpen kreatiboak irudietan oinarritzen dira eta 20 segunduro irudi bat erakusten da, guztira 20 irudi erakutsiz. Ekimenaren bidez “ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea izan ohi dira pechakucha saioen helburua’, Gerediagako kideen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar