Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko bost bertsolari izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetan

Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Eneko Abasolo 'Abarkas', Beñat Ugartetxea eta Txaber Altube.
Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Beñat Ugartetxea eta Txaber Altube izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoetan.

Zaldibarko Olazar pilotalekuan jokatu zen zapatuan, 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udazken faseko bosgarren eta azken kanporaketa. Horren ondoren, finalaurrekoetan izango diren 18 bertsolarien izenak ezagutu ziren eta bertan egoteko txartela eskuratu zuten Aitor Bizkarra eta Txaber Altube abadiñarrek. Miren Amuriza, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Beñat Ugartetxea ere azken-aurrekoetan egongo dira.

Zaldibarko kanporaketan Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal izan zen garaile 474,5 punturekin eta saioan izan zen Beñat Romero zornotzarra seigarren sailkatu zen 386,5 punturekin.

Saioko gai emailea Maite Berriozabal izan zen eta epaimahaiko kideak Alaitz Etxanobe, Ander Txakartegi, Iñaki Aurrekoetxea, Jon Jaio, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izan ziren. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi aritu zen.

Saio horren ostean jokatuko diren hiru finalaurrekoetan egongo diren bertsolarien izenak ezagutu ziren eta bertan egoteko eskubidea lortu zuten Aitor Bizkarra eta Txaber Altubek. Abadiñar biek euren saioetan lortutako puntuen arabera lortu dute azken aurreko txanpan parte hartzeko eskubidea; Bizkarrak 474.50 puntu lortu zituen Mungiako kanporaketan eta Altubek 461.00 puntu metatu zituen Leioako saioan.

Eurekin batera eskualdeko beste hiru ordezkari izango dira finalaurrekoan; Mungiako saioko irabazlea izan zen Miren Amuriza berriztarra, Sestaoko saioan gailendu zen Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarra eta Igorreko saioa irabazi zuen Beñat Ugartetxea zornotzarra, hain zuzen.

Lehen finalaurrekoa Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko da azaroaren 19an (17.30ean). Saio horretan Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Txaber Altube egongo dira. Beraiekin batera, aurreko edizioko finalistak izandako Jone Uria eta Oihana Bartra, Zaldibarko kanporaketa irabazi zuen Nerea Ibarzabal eta lortutako puntuekin sailkatutako Joseba Barandiaran izango dira agertokian.

Bigarren saioa Basauriko Artunduaga kiroldegian jokatuko da azaroaren 27an (17.30ean). Agertokian Beñat Ugartetxea eta Aitor Bizkarra izango dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera aurreko edizioan finalistak izan ziren Onintza Enbeita eta Xabat Galletabeitia eta lortutako puntuengatik sailkatutako Imanol Uria eta Joseba Artza izango dira Bilbon jokatuko den finalerako txartelaren bila.

Larrabetzuko udal frontoian abenduaren 3an jokatuko den azken finalaurrekoan Miren Amuriza izango da Durangaldeko partaide bakarra. Berriztarrarekin lehiatuko den seikotea, aurreko edizioko finalista izandako Etxahun Lekue, Leioako kanporaketa irabazi zuen Ibon Ajuriagojeaskoa eta lortutako puntuengatik sailkatutako Ander Elortegi, Mikel Goiriena eta Julen Erezumarekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados