Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Eskozia eta Euskal Herria aurrez aurre Durangoko Azokan

“Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki hauek elkarri begira egoteko, eta 48. edizio honetan ere elkarren esperientziak konpartituko ditugu”. Eskoziaz eta Euskal Herriaz aritu zen atzo Gerediagako presidenteak, Nerea Mujikak, Durangoko Azokaren inaugurazio ekitaldian. Eskoziako soinuak nagusi, Joxemari Karrere ipuinkontalariak Jaun Zuriaren elezaharra kontatu zuen. Gaurko bigarren eguneko protagonista, berriz, William Douglass antropologo estatubatuarra izango da.

Eskoziako Jonh Stewart gaitajolea eta Jonh Boldaun gitarrajoleak Eskoziako doinuak hurreratu zituzten atzo arratsaldean burutu zen Azokaren inaugurazio ekitaldira. Ondoren, Joxemari Karrere ipuinkontalariak Jaun Zuria Bizkaiko lehenengo Jaunaren elezaharra kontatuko zuen, Eskozia eta Euskal Herria lotuz.

Kondairak dioenez, Eskoziatik etorri zen printzesa, itsasoa zeharkatuz bere leialekin batera, eta iritsi ziren lurra ikustera, euren herrialdearen oso antzekoa, menditsua eta berdea, eta porturatu zirela Mundakan. Gau hartan, Anbototik printzesa zegoen tokira zerua zeharkatu zuen sua barreiatuz Sugaarrek. Amets egin zuen printzesak eta amets hartatik sortu omen zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehendabiziko jauna. Horrela aritu zen Karrere ipuinkontalaria.

 

“Bizipen bihurtu dugu”

Inaugurazio ekitaldian, erakunde publikoetatik ordezkaritza zabala hurreratu zen Durangora: Cristina Uriarte, Hezkuntza eta Kultura sailburua, Josune Ariztondo, Kultura diputatua, eta  Aitziber Irigoras, Durangoko alkate andrea, besteak beste. Irigorasek bere agerraldian gogoratu zuenez, “durangarrok Azoka bizipen bihurtu dugu; esperientzia propioa; gureganaturiko ADN-a”. Zentzu honetan, Durangora hurreratuko diren guztiei gonbidapena luzatu zien alkate andreak: “partaide izan, Azoka ez dadila azaleko jarrera izan”.

William A. Douglass antropologo amerikarra izango da Durangoko Azokako bigarren eguneko izen nagusia. ‘Gauean Argi’  izeneko galan jasoko du Argizaiola Saria, 20:30ean, San Agustin Kultur Gunean, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariaren eskutik. “Saria ere urrunera doa aurten, Nevadara, jada etxekotzat dugun William A. Douglassengana”, aurreratu zuen Mujikak. Josu Camarak zuzendutako antzezlana eskainiko da galan, eta Douglassen gertukoek hartuko dute parte. Nola ez, erakunde ugarietako ordezkariak ere gerturatuko dira.

 

Mundu guztira zabalik

Beraz, inaugurazioa egin ondoren, Azoka Durangotik mundo guztira zabalik dago eta “milaka lagun etorriko dira plaza betetzera, babestera eta gozatzera”.

Gaurko ekitaldiei erreparatuz, Gerediagako Jon Irazabalek ‘Durangaldea, historia laburrean’ liburuaren aurkezpena egingo du Areto Nagusian, 18.30ean.

Plateruenean, berriz, Iheskide eta Arcada Social taldeek kontzertua eskainiko dute, 23.00etan. Ahotseneako karpan musika emanaldiek aurrera jarraituko dute: Esne Beltza (14.30ean), Peru Magdalenak (18.00etan) eta Bide Ertzean (19.00etan), besteak beste.

Irudienean, ostera, Goenkale ‘Help!Socorro!Lagundu!” TV Movie-ren estreinaldia egingo da aktoreekin, arratsaldeko 20.00etan.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados