Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Eskolako gurasoek sukaldea jartzeko eskaria onartu dute

 

Atxondoko Eskolako Ikasleen Guraso Elkarteak ikastetxean bertan sukaldea izateko lehen urratsa eman du. Eskola kontseiluak eztabaidatutako eskaria aho batez onartu zen azken bileran eta batzarreko akta onartu ondoren formalki aurkeztuko dute eskaria Hezkuntza Sailean.

Eskatutakoa lortzea ez da erraza izango, izan ere Eusko Jaurlaritzak eskoletan kozinatzearen ordez catering-aren aldeko apustua egin zuelako eta “bakarrik lau edo bost eskoletan prestatzen dituzten bazkariak eta denak proiektu esperimental baten barruan”, Alex Azpiri Atxondoko guraso elkarteko kidearen esanetan.

Atxondoko eskolan ere catering-a baliatzen dute eskolako umeen jatorduak egiteko, baina nahiz eta “logikoena izango litzateke eskola bakoitzak erabakitzea zein eredu nahi duen”, horretarako “legea aldatu beharko litzateke”, Azpiriren esanetan.

Momentuz, hainbat urrats eman dituzte eskolako umeak elikadura osasungarriaren inguruan hezteko. Lehenengo, inguruko ekoizleak bisitatu zituzten eta gero herrian dauden Akebaso, Mendi-Goikoa, Etxoste eta Makatzeta jatetxeetako sukaldariak joan ziren eskolara sukaldaritza klaseak ematen. Ondoren, “gurasoak auzo lanean ortua egin zuten eta irakasleak eta ikasleak aitzurra hartu eta martxan ipini zuten, ikasketen curriculumean sarturik”.

Atxondoko guraso elkartea eskualdeko beste zortzi eskolekin batera sortutako Berton Bertokoa ekimeneko partaidea da. Une honetan bederatzi eskoletatik bostek sukaldea dute eta Atxondokoa seigarrena izaten ahaleginduko da. Hala ere, sukaldea duten bost eskolek ere catering-aren bidez hornitzen dira batez ere.

Berton Bertokoa ekimenak umeek eskolan izan behar duten elikadura osasuntsuaren aldeko aldarrikapena egiten du eta horretarako ezinbestekoa da sukaldeetan gertuko ekoizleen produktuak erabiltzea. Eskari horrekin, “inguruko ekonomia bultzatzen dugu, ingurugiroarekiko eragina gutxitzen da eta bertako ohiturak eta bizimodua mantentzearen aldeko apustua egiten dugu”, Azpiriren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados