Friso
Friso
Friso
Friso

Eskola jantokien kudeaketa “ezin da guraso elkarteen bizkar utzi”, EH Bilduren esanetan

EskolaJantokia1
Hezkuntza Sailak «bere erantzukizunari ihes egiten dio», EH Bilduren esanetan.

Joan den astean Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien eredua aldatzeko erabakiaren aurrean Durangaldeko EH Bilduk bere desadostasuna agertu du neurri horrekin, zerbitzu horren ardura ezin delako “guraso elkarteen bizkar utzi”. Hala ere, jantokiak “kudeatzeko eredua aldatzea” beharrezkoa dela uste dute.

Hezkuntza Sailak hartutako erabakiarekin “bere erantzukizunari ihes egiten dio aldebakarreko proposamena eginez” alderdi soberanistaren arabera, “aurrera eramatea ezinezkoa den eredu bat” proposatu duelako.

Izan ere,  “Jaurlaritzak ondo daki guraso elkarteetan aritzen diren pertsonak boluntarioak direla eta Jaurlaritzak ondo baino hobeto daki elkarte horiek ez dutela gaitasun errealik jantokien jardun osoa antolatu eta bideratzeko eta horretarako beharko liratekeen kontratuak egiteko”, EH Bilduren esanetan.

Talde abertzaleak, hala ere, “azken urteetan eskualdeko elikadura burujabetzan urratsak emateko determinazioa hartu du” eta orain arte izandako konpromisoa berresten du. Koalizioaren arabera “jantoki kolektiboak eta bereziki eskola jangelak elikadura burujabetzaren zutabe garrantzitsu bat dira”.

Aipaturiko helburuak lortzeko “Eusko Jaurlaritzaren aurrean inplikazioa eta sistemaren aldaketa” aldarrikatuko dute eta “eskualdean ‘autogestioa’ deitutako sistemarekin saiakera egin nahi duten guraso elkarteekin elkarlanean egoera aztertu eta egon daitezkeen aukerak” jorratuko dituzte.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Avatar
    Idoia
    0
    0

    Ez horixe! Alderdi guztiek maite-maite dituzuen eskola kontzertatuetara bidaliko ditugu jaten gure umeak. Eta bestelako zereginetara ere bai. Denon artean ordaindutako zerbitzu pribatu horietara. Denok zarete igualak. Klase politikoan ez duzue publika gogoko. 2019ko hauteskundeetan ez daukazue nire botorik ez zuek ez beste inork.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar