Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskean Kristo, Vendetta eta Skakeitan taldeak joko dute Mañariko Andra Marietan

Eskean Kristo, Vendetta eta Skakeitan taldeak joko dute Mañariko Andra Marietan

Aurtengo Andra Mari jaietako egitaraua osatu du Mañariko Jai Batzordeak eta abuztuaren 13tik 16ra bitartean egongo diren ekitaldien artean aurreko urteetan “ondo funtzionatu duten ekitaldiak” mantentzea erabaki dute. Hala ere zenbait berrikuntza ere tartekatu dituzte, tarteko herri kirolak edo mariatxiak.

Antolatzaileen ustetan gaueko musika agerraldiak izango dira aurtengo ekitaldi arrakastatsuenak, hain zuen jaietako lehen eguneko Gozategi taldearen erromeria edo hurrengo egunean Eskean Kristo, Vendetta eta Skakeitan taldeek emango duten kontzertua.

Mlop talde senegaldarraren batutaka, Ezten giro taldearen erromeria edo Mariachi Aztekaren ekitaldiak ere antolatu dituzte.

Jai Batzordeak aurreko urteetan ondo funtzionatu duten herri afaria, paella txapelketa eta txistorrada mantentzea erabaki dute.

Dantzarien alardea eta pelota txapelketa ere bere tokia izango dute egitarauan baina ordua aldatu egin dutenez Andra Mari eguneko arratsaldean izango dira biak. Jaietako egun nagusian Herri Kirolen saioa ere egongo da eta protagonistak Inaxio Perurena harri-jasotzailea eta Rekondo eta Mugerza aizkolariak izango dira.    

Aurten ere disfraz eguna ospatuko dute San Roke egunean eta aukeratutako gaia ‘Feria de abril’ izango da. Hori dela eta ‘Rebujito ordue’ prestatu dute jaietako maskota den Pitxitxiri agurra eman aurretik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados