Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Erretzeari uzteko kurtso bi antolatu ditu Amankomunazgoak

Durangaldeko Amankomunazgoaren Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak erretzeari uzteko kurtso berri bi antolatu ditu azarorako, bata goizez eta bestea arratsaldez. Ikastaroak bederatzi saiotan burutuko dira eta talde bakoitzak 15 edo 20 pertsonen kopurua izango du.

Kurtsoak azaroan hasiko dira, bata goizez, 10:00etatik 11:30etara, eta bestea arratsaldez, 18:30etik 20:00etara. Saio bakoitzak 60-90 minutuko iraupena izango du eta astero bilduko den taldea aditu batek gidatuko du. Kurtsoa amaitu ostean, bederatzi saioak egin eta gero, jarraipen bilera bat egingo da hiru hilabetera.

Kurtsoak dohainik izango dira. Lehenengo egunean joatea derrigorrezkoa da eta, ezinbesteko arrazoi bategatik ez bada, joaten ez diren pertsonei baja emango zaie.

Eskatzen den baldintza bakarra “tabakoari uzteko benetan konbentzitua egotea da” azaldu dute Amankomunazgoko zerbitzutik.

Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete Adikzioen Prebentzioarako Zerbitzuan (Durangoko Askatasun Etorbidean 11, behean),  94 620 05 20 telefonora deituz edo email bat bidaliz  prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Asun Uribarri.

    Ez erretzeko gauza hobeena da ez hasi.

    Deja una Respuesta
  2. Elorrixotik

    Benetan gomendagarria. Nik laster 2 urte egingo dodaz erre barik ikastaro hau egin ostean.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados