Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Errege Magoak haurrentzako opariz beteta datoz

Errege Magoak haurrentzako opariz beteta datoz

Urtero legez Durangaldeko herrietako kaleetan zehar ibilaldia egingo dute Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek. Durango, Iurreta, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Berriz, Zaldibar, Elorrio eta Ermuko umeek gertutik ikusi ahal izango dituzte ekialdetik datozen erregeak. Haurrek gainera Errege Magoei eskutitza eskura emateko aukera izango dute, bihar goizean zuhaitz azpian edo oinetakoen barruan eskatutako oparia aurkituko duten itxaropenaz.

Durango eta Iurretan batera egingo dute kabalgata.  Arratsaldeko 18.30etan hasiko da Iurretako Bidabarrieta kalean, ondoren Fray Juan de Zumarraga, Ezkurdi eta San Agustin zeharkatuta Durangoko Udaletxera helduko da. Bertan, 19.30etatik aurrera umeek eskutitzak eman ahal izango dizkiete Errege Magoei. Ondoren, zortziak aldera, Santa Mariako elizpean Jaiotzaren adorazioa antzeztuko da. Durangoko kabalgata, Bizkaiko zaharrenetarikoa, San Fausto frontoian amaituko da.

Abadiñon Muntsaratzetik abiatuko da kabalgata, 17.30ean. Zelaietatik igaro ostean, Metxor, Gaspar eta Baltasar Matienako frontoira joango dira. Han, txikienei gehien gustatzen zaien ekitaldia egingo da: ondo portatu direla zuzenean kontatu ahal izango diete erregeei  eta horiek opariak emango dizkiete. Erregeen eta beraien morroien karrozen atzetik joateko baserritar janzteko gomendioa egin du Udalak.  Kabalgata baino lehen, Errege Magoek Atxarteko egoitzara sartu-irtena egingo dute.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Amorebieta-Etxanoko haurrei ere bisita egingo die. 17.30etan abiatuko da Biarritz Industrigunetik lau karrozek osatutako kabalgata. Gudari kalea,  Karmen kalea, Gregorio Mendibil, San Juan kaleetatik igaro ostean Zelaieta parkean geldituko dira, gutunak jasotzeko.

Elorrion herriko plazan dute hitzordua Errege Magoek umeekin 17.30etan. Aurretik herriko kaleetan ibiliko dira.
 
Berrizen arratsaldeko 6etan hasiko da kabalgata, Komentuan. Ordubete geroago, Olakueta plazan, txokolatada izango da.

Ermuan 600 kilo goxoki banatuko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek. Ibilbidea 18.00etan hasiko da San Lorentzon. Errege Magoek zaldi gainean igaroko dituzte herriko kaleak, eta plazan amaituko dute kabalgata.

Zaldibarko umeek ere izango dute Erregeekin egoteko aukera. 18.30ean Olazar frontoitik abiatuko dira eta Udaletxera heltzean amaituko da kabalgata. Han azken kartak eman ahal izango zaizkie Meltxor, Gaspar eta Baltasarri.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados