Lagun arteko kafea

Eroso bizitzearen penak

Idoia Azkorbebeitia

Lagun arteko kafea

Foto columnista Idoia

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Ver todos sus artículos


Durangoko Ezkurdi udal aretoan, “sudurra sartzen. Esentziak eta usain naturalak” izeneko erakusketa ireki zen eta antolaturiko inaugurazio ekitaldian, usaina oroimenarekin lotzeko gonbitea luzatu zigun, agintari batek. Haurtzaroan bizi izandako momentu onak ekarri zituen gogora. Eskola, lagunak, poza...
 
Bizitza ibilbidea da eta bide luze horretan, arazoak, aldaketak, momentu latzak, zalantzak eta balorazioak derrigorrezkoak dira, epeka. Egunerokoan, arlo batzuk ezagunagoak dira eta heldutasunean ere hainbat sortzen dira, bakoitzaren izaera, adina eta bakoitzari gertatutakoen arabera sortzen direnak: gaixotasunak, bizileku aldaketak, banaketak, ingurukoen heriotzak, lan kontuak...

Ibilbide luze horretan, gaztaroa dago. 70/80ko hamarkadako gazteek bi aukera zituzten: lana egitea edota ikastea. Zenbait aldiz entzun dira mota honetako esaldiak, “ikasi edo lana topatu baina etxean ezer egin barik ez”, edo “ikastea nahi baduzu asteburuetan lana egin beharko duzu. Guk ez dugu dirurik dena ordaintzeko". Ah! eta “hamazortzi urte betetzen dituzunean, gidatzeko baimena zuk ordainduko duzu eta autoa bigarren eskukoa utziko dizut”.

Gaur egun berriz, Ni-Ni belaunaldiko gazteetaz asko hitz egiten ari da. Ez ikastea ezta lanik egitea erabakitzen duten gazteak dira. Gazteak izanda ez dute inongo motibaziorik. Nola da posible gaztea izanda inongo helbururik ez izatea gaur egungo gizartean?  Ezinezkoa dirudi baina errealiteta da. Oso eroso bizi dira gurasoen etxeetan, ikasketak burutu barik eta lanik egin gabe. Behar duten guztia gurasoek ematen diete. “Zertarako lana egin, behar dudan guztia gurasoek ematen badidate? Eta zertarako ikasi? Langabezian egoteko edota euro gutxiren truke zapalduta egoteko? “. Ba ez.

Milaka gazteek ezin dute etxebizitza duinik eskuratu. Konstituzioak dioenez, “botere publikoak behartuta daude eskubide hori gauzatzera, lurzoruaren erabilera arautu behar baitute interes orokorraren arabera, espekulaziorik gerta ez dadin”. Hori guztia, gaur egun, ezinezkoa da. Gainera, gazteek lan exkasak eta soldata urriak dituzte.

Gurasoen etxean bizitzen jarraitzeko arrazoiak badituzte baina gure aurreko belaunaldiko gazteek egoera gogorragoak  bizi izan dituzte eta egoera latzari aurre egin diote. “Lehen taloa eta morokila jaten zen, besterik ez zegoelako”, esaten ziguten. 

Ez dut sinistu nahi, gazte gehinek Ni-Niren belaunaldiko pentsaera dutenik. Badaude, gizarteko esparru desberdinen alorretan: politika, euskara, gai sozialak, inmigrazioa, langabezia, pobrezia... edota bestelako gaietan konpromezua eta kontzientzia kritikoa dituztenak. Injustiziaren aurrean, egoerari aurre egin behar zaiola uste dutenak. Edota orain dela gutxi, Haitin izandako lurrikadaren ondorioz, laguntza ematea erabaki dutenak.

“Gazte gara gazte, ta ez gaude konforme”.


Añade tu comentario

Los campos * son obligatorios





Codigo Captcha


0 Comentarios



También te puede interesar

  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia
  • puntuacion vacia

12/12/2009 - 20:30:29 :: Baietz


  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia

02/02/2010 - 01:22:06 :: ¿Personas o votos?

El racismo es una ideología de superioridad. La xenofobia es un sentimiento de rechazo. Y los sentimientos, los estados afectivos, son difíciles de eliminar por el razonamiento y fácilmente manipulables


  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion entera
  • puntuacion vacia
  • puntuacion vacia

06/02/2010 - 08:16:40 :: Urrezko jubilazioa

Erretiroa 67 urterekin helduko da. Adin horrekin lan egiteko gai izango gara?


El Tiempo

Ciudad:

Hoy

24º
15º

Mañana

24º
15º