Eroski Fundazioak sei mila euro emango ditu Elorrioko Elikagaien Banaketa Programarako

ElorriokoUdalaEroskiKainaberaElikagaienBanaketaPrograma1
Eroski Fundazioko Alejandro Martínez Berriochoa, Elorrioko Alkatea Idoia Buruaga eta Kainaberako Juan Mari Lersundi izan ziren sinadura ekitaldian.

Elorrioko Udalak, Eroski Fundazioak eta Gobernuz Kanpoko Kainabera elkarteak Elikagaien Banaketa Programarako lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Ekimen horren bidez Eroskik 6.000 euro jarriko ditu, Udalak Galartzauria kaleko lokal bat jarriko du eta elikagaiak Kainaberak banatuko ditu.

Hitzarmen horrek ahalbidetzen duen hileroko elikagai loteen banaketaren bidez, “Elorrioko familia batzuek bizi duten momentu latza ahal den neurrian leuntzea du helburu”, ekimenean parte hartzen duten eragileen arabera.

Bost urtetik honantz Elorrioko familia behartsuenentzat laguntza Bizkaiko Elikagaien Bankutik dator -Europa Batasuneko programa baten bidez-, munduko pertsona eta gizarteen giza garapen jasangarriagoa lortzeko bidean laguntzen duen Kainabera elkartearen inplikazioari esker.

15 familia 2018an

Hitzarmen honen bidez, Gobernuz Kanpoko Erakundeak elikagaiak edota produktuak erosteko ardura izango du eta ondoren jasotakoa eta erositakoa Elorrioko familien artean banatuko ditu. Horrela, 2018 urtean, batez beste, premian zeuden 15 familiari laguntza eman zitzaien hilero.

Eroski Fundazioak jarriko dituen 6.000 euroak kooperatibak duen elkartasun helburuari erantzuten dio. Izan ere, horrelako hitzarmenak “gure inguruko pertsona behartsuenei laguntzen aritzen diren erakundeekin, elkarteekin edo gobernuz kanpoko erakundeekin sinatzen ditugu”, Eroski Fundazioaren zuzendaria Alejandro Martínez Berriochoaren arabera.

Elorrioko Udala izango da laguntzak bideratzeko arduraduna, objektibotasuna eta ez diskriminazioaren premisen pean. Horretarako, Galartzauria kalean duen 40 metro karratuko lokal bat jarri du elikagaien banaketa bertan egiteko eta aurrekontuetan diru-izendapena egiteko konpromisoa ere hartu du.

“Eroski Fundazioaren eta Udalaren borondatea alferrikoak izango ziren Kainaberak egiten duen guztia barik. Honen beharra proiektu honetan azpimarratzekoa da, beraiek banatzen baitute laguntza benetan behar dutenen artean”, Idoia Buruaga Elorrioko alkatearen esanetan.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar