Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Erosketak egiteko 500 poltsa oparituko dituzte Iurretako dendariek maiatzean eta ekainean

Iurretako Udalak eta Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkarteak hiri-komertzioa eta ostalaritza bultzatzeko kanpaina berri bat egingo dute maiatzean eta ekainean. Kanpaina honen bidez diseinuzko erosketa poltsa oparitu eta erosketak egiteko deskontu baleak zozkatuko dira.

‘Herriko dendetan erosi, zuk irabazten duzu, Iurretak irabazten du’ goiburupean, Iurretako dendek erosketak egiteko diseinuzko 250 poltsa banatuko dituzte maiatzean eta beste hainbeste ekainean. Horretarako 30 eurotik gorako erosketak egin behar dira herriko dendetan eta pertsona bakoitzak poltsa bana lortu dezake hile bakoitzean.

Gainera, 30 eurotik gora egindako erosketa bakoitzarekin batera, aukera bat eskuratuko da hile bakoitzaren amaieran egingo den 100 euroko deskontu balearen zozketan parte hartzeko. Zozketak Iurretako Udaletxean egingo dira; maiatzari dagokiona ekainaren 2an zozkatuko da eta ekainari dagokiona uztailaren 4an.

Kanpaina honen berri emateko, Iurretako Udalak 1.500 diptiko bananduko ditu herriko etxeetan. Dendetan berriz, kanpainaren berri ematen duten kartelak jarriko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados