Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ernaik antolatutako Bizkargi Eguna ospatuko dute domekan

bizkargi-eguna2020ko Bizkargi Eguna bertan behera utzi arren etxeko balkoietan ikurriñak jartzea eskatu zuen ekimen hori antolatzen zuen Zornotzako Bizkargi Gogoratuz Elkarteak. Aurten, Ernai erakundeak hartu du lekukoa eta mendi tontorrean egingo den ‘Gazteok memoriaren harira’ ekimena prestatu du domekarako. 

Eguneko ekitaldiak lau herritatik Bizkargi gainera abiatuko diren igoerekin hasiko dira. Zornotzatik irtengo den ibilaldia goizeko 9:00etan abiatuko da Erreferendum plazatik eta Larrabetzutik zein Gernikatik 10:00etarako jarri dute hitzordua. Mungiatik berriz, 9:15etan irtengo dira.

Ezker Abertzaleko gazte antolakunde iraultzaileak prestatutako egitaraua eguerdian hasiko da ‘Memoria dugu arnas’ belaunaldien arteko mahainguruarekin eta 13:30ean egingo den ekitaldiarekin.

14:30ean bazkari herrikoia egingo dute bakoitzak bere etxetik eramandakoarekin eta jarraian bertso saioa egongo da. 16:30ean kantaldia hasiko da eta 18:00etan bakoitza bere herrira itzultzeko jaitsiera abiatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados