Erleen erakusketarekin osatuko da domekan Mallabin egingo den nekazaritza eta artisautza azoka

Erleei buruzko erakusketarekin osotuko da Nekazaritza eta Artisautza Azoka

Maiatzaren erdialdean hasitako Mallabiko Hamabostaldi Kulturaleko ekitaldi azpimarragarrienetakoak burutuko dira asteburu honetan, domekan egingo den nekazaritza eta artisautza Azoka tarteko. Bertako eta inguruko produktuen erakusketa eta salmentaz gain, Carlos Perezi egingo dioten omenaldia ere prestatu dute.

Goizeko 10:00etan frontoian egongo den ferian Mallabiko ekoizleak nabarmenduko dira. Ortuarien hiru erakusmahai, ardi gazta eta behi gazta postuak, erroskilak, Mañeko izterrak jakiak zein ogia, euskal pastela eta bestelako gozokiekin hornitutako postuak jarriko dituzte herriko ekoizleek. Gainera, Nahikari elkartearen sentsibilizazio erakusmahaia eta ehoziri-lanak egiten dituen eskulangile bat ere bertan egongo da.

 

Carlos Perezi omenaldia

Gainontzeko postuetan Berrizetik ekarritako loreak, Mutrikuko marmelada eta barazkiak, Erandioko eztia, Gasteizetik gerturatuko dituzten xaboi naturalak, Zarauzko panpoxen oihalgintza, Elorrion egindako bitxiak eta Azpeitian egindako makrame eta string art eskulanen erakusmahaiak egongo dira. Azoka osotzeko erleei buruzko erakusketa eta kandelen tailerra ere egongo dira.

Eguerdian, herriko umeekin egiten duen lana eskertuko diote herrikideek Carlos Perezi. Izan ere, futbito taldearen arduraduna izateaz gain, Perezek kirol mota desberdineko zein bestelako hainbat ekimen prestatzen ditu herriko gaztetxoentzat.

Domekako egitaraua eguerdian zein arratsaldean parkean jarriko den umeen parkearekin osotuko da.

Asteburuko ekitaldiak gaur arratsaldean abiatuko dira, Gazte Alai dantza taldeko kideek eskainiko duten dantzen erakusketarekin eta jarraian egingo duten meriendarekin. Bihar, tenis txapelketa egongo da 11:00etatik aurrera eskolako frontoia eta arratsaldeko 17:00etan briska txapelketa hasiko da eta txokolatada egongo da. 19:00etan umeentzako erromeria prestatu dute parkean Standa Bandarekin.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar